Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Sarasua, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic
Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako.

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko txi.
Doinua: Kantatzera nijoa

J.Sarasua:
Txoriburua eta
gaztea izanik,
Andonikin izan nun
noizbait harremanik.
Gaur ez nuke egingo
horrelako planik,
ilea zeukanean
maitatu nuan nik. (bis)

Iturriaga:
Gau baten ezagutu
ta izan zan aski;
alkar hartu genuen,
hala izan zan noski
eta gau bero baten
ginen elkar busti;
soineko bat dut bere
sello eta guzti. (bis)

I.Elortza:
Bere aldaketa argi
ikusten da hemen,
nola urterik urte
burusoildua den.
Jonek dio gehiago
maite zuela lehen
ta niri berriz orain
gustatzen zait gehien. (bis)

J.Sarasua:
Andoni abila da,
txapeldun kantuan,
baina mutil torpea
harreman kontuan.
Erropak erantzita
atarramentuan,
puntua jartzen zidan
azken momentuan. (bis)

Iturriaga:
Alper samarrik gabiltz
gu hemen hizketan,
nor zuten gogokoa
dabiltz esaketan.
Batek aurretik eta
besteak ostetan,
nik berriz gustoko nun
momentuan bertan. (bis)

I.Elortza:
Puntua, azken orduan
jarritako lanak,
nola maite ditudan
denbora joanak!
Eta nere gogoan
ondo ditudanak,
beratziko zaharrean
egin zizkidanak. (bis)

J.Sarasua:
Baina kontu hortan'e
xelebrea omen,
jakin nahi nuke zuei
pasa zitzaizuen;
momentu gorenean,
ene Jesus, amen!
Zigarroa pizten zun
bukatu baino lehen. (bis)

Iturriaga:
Niri ere horrela,
gauzak nola diran!
Luze jarduten ginen
biok tira-biran;
sei hilabetez edo
nenbilen ni jiran,
bertso txorta politak
idatzi zizkidan. (bis)

I.Elortza:
Zertarako elkartu
garen hiru lagun
argitzeko, nahi nuke
oraingoan jardun.
Nola banaka ez duen
nahi izaten egun,
ia hiruron artean
lortu dezakegun. (bis)

Egaña

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Adiskidea Andoaindikan

Garai batean nexka mordo bat
zebilen Egaña gose,
eta nik berriz sexu irrika
bat baino gehiokin ase;
orain bastante bajatua naiz
ta desgrazia da hauxe:
beti bakarka jardun beharra
mutilzaharrak bezelaxe.

Tarteko horrek selluagatik
neri erasan dit, "danba";
behin bota nion eta gorde du,
egina du propaganda.
Mantxa txuriaz ez naiz harritzen,
egia garbi esanda,
normala danez kuleroak'e
beltzak janzten zituan da.

Juanitak berriz eseria nau
akusatuen aulkian
ta adar jotzen hasi ez zait ba
ilearen aitzakian!
Orain burua ez euki arren
oso modu egokian,
oraindik ile pixka bat badet
zuk maite zendun tokian.