Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-24 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-04-24 Lazkao Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Imanol gurasoa eta Jon hamasei urteko semea. Sanprudentzioak badatozela eta, horra hor eztabaida: gurasoak dio eguneko mila pezetako paga nahikoa dela; semeak ezetz.

Description

Melody
Aranora joan ziran I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-04-24 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Betiko topikoa
nahi genuke hautsi
ta aitaren aurrian
hartzen det lizentzi;
mila peztan kontua
nahi det erakutsi:
ematekotan nahiko
hartzekotan gutxi.

Lazkano:
Seme suabeago
astindu mingaina,
hamasei urte degu
hain adin labaina;
ia bi metro luze
bazerade baina
mila pezeta bada
zuretzako aina!

Maia:
Aita aitzaki kontuan
izaten da maisu,
baina berriro ere
pasa zera aizu;
bi metro ditudala
esaten didazu,
metroko milako bat
ekarri zaidazu.

Lazkano:
Horretan luzerorik
nei ez zait ajola,
formal ibili zaitut
ahal bada inola;
bokadillo eder bat,
hiru Coca-Cola,
seme formal askoa
izan leike hola!

Maia:
Berriro bota dezu
aitzaki bikaina,
arrazoiari ezin
harturik tamaina;
garai batean asko
mila alajaina,
baina gaur egun ez da
pipetako aina!

Lazkano:
Seme ni gaur zurekin
ezin errukitu;
aita baten langintzak
nahi ditut kunplitu;
esaera zaharrikan
ez al dezu aditu?
Diruak gizon denak
hondatutzen ditu.

Maia:
Hondatutzia da bai
orain nahi detena
ta erakutsiko det
nere ahalmena;
ez det kunplitu behar
aitaren ordena;
eskerrak hemen dudala
lapurtzen detena!

Lazkano:
Aita ona izaten
ez dago samurra,
nere ilusioak
orain jo du lurra;
lehen ere banedukan
nahikoa bildurra,
aingeru zala uste
ta seme lapurra!