Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Atxa, Garazi
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Estiballes, Arkaitz
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Perea, Oihane
Viñaspre, Iñaki
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
“Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori?

Description

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Ager nintekeen Zaramagatik
edo El Pilar aldean
edo Avenida Santiagon edo
edozein zoko ertzean
ager nintekeen Ama Zurian
Correosen aldarean
baina ni iratxo agertuko naiz
Eusko Legebiltzarrean
eta haundia sentituko naiz
horko guztien aurrean. (bis)

A. Estiballes
Ni izkutuan hor agertu naiz
Gasteizko plaza erdian
ta udaltzain bat zegoenean
txiza egiteko premian
disimuluan udaletxean
hor sartuko naiz agian
orratz batekin Gorka Urtaranen
aulkitxoaren azpian
ez dezan ahaztu zeinek jarri dun
orain dagoen tokian. (bis)

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Donostiako hiru damatxo

O. Perea
Lehendabiziko paseo hortatik
urteak dira igaro
beti muinoan egotea ez
mugitzea dut nahiago
ta horrexegatik joan naiz ni
auzotara, urrunago.
Apadrinatu egin naute ta
Errekalehorren nago.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

I. Viñaspre
Ez Urtaran ez legebiltzarra
ez nabil zuen antzeko
leku hobe bat hautatu egin dut
gaurko hontan agertzeko:
gaztetxean justo barra ertzean
potetxo bat eskatzeko
gehio maiteko naute seguru
ta egongo naiz hobeto.

Neurria: Hamarreko berdina, 5 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik

On. Enbeita
Hiru buelta eman ditut
Kutxitik eta Zapatik
baina hemen kontzientzia
ei daukate betidanik.
Kaspa gehiago lukeen
beste leku bat nahi dut nik
Parlamentura joango naiz
ba al dakizue zergatik?
Aulkira ohituta nago
ta molestatzen badakit. (bis)

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Hil da Canovas fuera Canovas I

M. Lujanbio
Harria dauka kanpo ta barru
da gauza agerikua
arkitektura iragan horrek
badauka bai meritua
baina ez dut maite nik hor barruko
sermoia ta predikua
alderantzizko exorzismo bat
ja ez denez delitua
katedralean sartzera nator
sorginen espiritua.