Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hiri bateko udaltzainak zarete. Udalak hala erabakita aurrerantzean arma bana eramango duzuela jakinarazi dizuete. Zuri, Iñaki, ondo iruditu zaizu neurria. Anek, ordea, uko egin nahi dio armak eramateari.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga:
Betebeharra jarri ziguten
gure hiria zaintzeko
baina aurrekoak armatu ziren
bateko eta besteko
gaur pesimista ikusten zaitut
ta negatibo antzeko
eskubide bat ez al da gure
buruak defendatzeko?

A. Labaka:
Defendatzeko presto naukazu
baina piztu zait alarma
pistola hortan ez det utzi nahi
nere behatzen aztarna
paparra altu ibiltzen gera
gure kaleetan barna
lehendik daukagun botere hori
ez ote da nahiko arma?

I. Gurrutxaga:
Nik ulertzen det arrazoi hori
jarrita aldamenetik
baina pistolak ikusi ditut
sarri bueltaka kaletik
boterea da gure eskura
alperrak ia denetik
batzuk aspaldi pasatu ziren
boterearen gainetik.

A. Labaka:
Baina hala’re sentitzen zera
boteredun ta ministro
kalean zehar ibiltzen zera
horren txulo, horren listo
nik nahiago det urruti izan
ez naizelako harrizko
gauzak okertzen hasten badira
ertzainei deitu ta listo!

I. Gurrutxaga:
Baina aurrean baldin badugu
delituen erruduna
ta baldin bada gure artean
aspalditik ezaguna
nik udaltzaina izan nahi nuke
ta herriaren laguna
beste inork nola konponduko du
guk konpon dezakeguna?

A. Labaka:
Guk konpontzea horren errexa
ez da izaten laguna
ez det izan nahi istripu baten
gauz txar baten erruduna
gerturatzean nik irriparrez
ematen det erantzuna
boterearen gainetik jarri
nahi nuke gizatasuna.