Bertsos - View details To know more about this section
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Antonio Olano
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Antonio Olano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Polita bait da zure
etxe ingurua
ikusi ote duzu
nik egin keinua
maitea gehiago
maitatzera nua
gustatzen ote zaizu
gitarra soinua.
Olano:
Gitarrarekin nahi du
iloba engaina
senargaia daduka
haren gainez fina
baina amonak hartuko
dio tamaina
amonak ere badu
zuretzako aina.
Xalbador:
Ez naiz lehiope huntan
nolanahi egona
ez bait naiz errez gaizki
nabilan gizona
zuretzat gitarra hau
jotzen dut amona
zure ilobarentzat
daukat biolina.
Olano:
Amonak hartu behar
dizkio neurriak
argi ekarri ditu
benetan begiak
baina esango 'izkizut
guztira egiak
aldegin zazute gaur
gitarra ta biak.
Xalbador:
Gitarra hau jotzen dut
ez sobera gora
badakit hunek egin
soinua heldu nora
hunen soinuarekin
helduta hau lora
hau lokartuta gero
jinen zaut iloba.
Olano:
Esaten ari naiz ta
entzun nik esana
hara nolakoa dan
gaur bildu zaiguna
arraza onekoa
ote da zezena
gitarra utzi zazu
astindu kertena.