Bertsos - View details   To know more about this section

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Performance
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitor, burua galtzeraino maitemindua zaude. Txominek maitasun kontuak ez ditu kontuan hartzen.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Nere bihotza joan da
nahiko urrutira
berak maite duena
zegoen tokira.
Zuk ez dezu federik
horretan ta tira
maitasuna(re)n kontuak
zer diren begira,
ez dira sinisteko
sentitzeko dira.

T. Garmendia:
Aitor nik nahi nizuke
gaur jakinarazi
neskats batekin dezu
hortxe mila grazi
ta erdi eroturik
hor zaude hor zabiltza kasi
ta hauxe nahi nizuke
nik adierazi
burua galtzerikan
ez dula merezi.

Mendiluze:
Horrela hitz egiten
ote du lagunak?
Burua galduta nik
nolako jardunak
zer ekarriko ote
dit etorkizunak?
Nahiz ta burua galdu-
arazi kuttunak
ez al du gehigo galtzen
bihotzik ez dunak?

T. Garmendia:
Bihotz kontua izan
liteke minkatza
eta beti zuzentzen
ez dago erraza.
A(ho)a zabaldurikan
har zazu arnasa
mundua handia da
bizi zaitez lasa
eta neurritikan
zu ez zaitez pasa.

Mendiluze:
Pentsatu gabe ez da
pasatzen egunik,
baina ez uste neurririk
pasatzen degunik.
Zuk ez badezu izango
zuretzat kutttunik,
ez badezu maiteko
halako lagunik,
lasai zabiltza baina,
erruki zaitut nik.

T. Garmendia:
Aitor zuk maite dezu
Maria Antoni
ta zer esan behar (d)iot
gazte polit honi
hemen hasarratzerik
ez baita komeni.
Hortik etorri leike
hamaika agoni;
bi ho(r)i(e)tatik aspaldi
pasea nago ni.