Bertsos - View details   To know more about this section

1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Telletxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Telletxea, Amaia
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
Sei bertsolariak berri emaileak izanen dira. Amaia eta Estitxuk emango digute Nafarroan gertatzen denaren berri, Mikel eta Sebastianek Euskal Herriko berri eta Angel Mari eta Andonik munduan zehar gertatzen denaren berri.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Telletxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Ezin ikusi ugari dago
bata eta besteakin;
gaur gorrotoa ta guda txarra
ezin daitezke ekidin;
hemendik urrun saiatzen dira
gauzatxoa konpon dadin:
adiskidetzen hasiak daude
orain Arafat ta Rabin. (bis)
E.Arozena:
Orain artean lurralde hontan
gauzak baizebiltzan oker,
era berean gure hizkuntzak
ukituz hainbeste bazter;
gaur egunean, nahiz ezin esan,
esan dezakegu laster:
"Nafarroa ere euskalduna da
euskaltegieri esker" (bis)
Egaña:
Saiatuko naiz mundu zabala
zertan datzan erakusten,
Arafat eta Rabinen horrek
ez bainau hain lasai uzten;
egia da, bai, akordiora
hasi direla iristen,
baina Clintonek bedeinkatzen dun
ezertaz ez dut sinesten. (bis)
Telletxea:
Denok dakigu lehen Nafarroan
egoera txarra zela,
baina orain ni ziur nago ta
esan behar det horrela:
hartuko degu Nafarroan guk
kultur arloko papela,
ta badakigu euskara eta
bertsoa hobetu direla. (bis)
Mendizabal:
Sekuestro bat dala medio
ez dago giro apala,
lehengo astean burutua zen
manifestaldi zabala,
ta atzo Donostin demostratu zen
pentsatzen gendun bezala,
Euskal Herriko konponbidea
negoziazioa zala. (bis)
S.Lizaso:
Intsumisoai eleiz torrean
ez zaio pakean utzi,
lau bost polizi igo ziren da
beren makilaz igurtzi;
esan liteke gizatasunan
arrastua dala hautsi:
lazo gehiegi daukagu modan
eta askatasun gutxi. (bis)
Peñagarikano:
Aste betean zazpi pezeta
galdu dizkigu dolarrak,
epe motxeko agintea du
Fidel Castroren bizarrak,
Yugoslabian teilatu gabe
daude ume eta zaharrak,
oaindik tiroka jarraitzen dute
kroata ta serbiarrak. (bis)
E.Arozena:
Bertsolaritza aipatu behar,
hemen gaudenez hainbeste:
Nafarroako bertsolaritzan
garapen onaren eske.
Baina gauza bat oker doala
zuek ez al dezute uste?
Gipuzkoako bertsolariak
inbaditzen baigaituzte... (bis)
Egaña:
Mundu zabalak ekartzen digu
makina bat burukomin:
Kroazia dago lastimagarri
eta Somalia berdin.
Kasko Urdinen jokabidea
ez zait batere atsegin:
pake aitzakiz sartzen dira ta
gerra piztuta aldegin. (bis)
Telletxea:
Denok dakigu istori hori
gaur nahiko tristea dela,
ta jakin degu lazo urdinak
honaino iritsi direla,
baina gaurkoan zuek ikusita
esan nezake horrela:
Nafar aldean lazorik gabe
jende asko bagaudela. (bis)
Mendizabal:
Donosti aldeko zinemaldia
herenegun zen da hasi,
ta Oñatiko Eusko Ikaskuntzak
bere urte urrena berezi.
Kirolak ere aipamentxo bat
ez ote digu merezi?
Zeruan eta itsas gainean
San Pedro degu nagusi.
S.Lizaso:
Hirurogeita hamabost urte
Eusko Ikaskuntzak berez,
eta Oñatin burutu zuten
festa haundi bat eginez.
Ardantza eta Alli han ziran
elkarri esku emanez.
Itxuraz soilik elkartzen dira,
bestela zergatikan ez? (bis)