Bertsos - View details   To know more about this section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Iñaki gazteak, iragarki bat jarri duzu egunkarian. Adineko jendeari konpainia egingo zenioke lotarako lekuaren truke. Maialenek, 80 urteko amonak erantzun dizu. Iñaki hasita, hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga:
Agure atsoekin
bada mila kasu
nik laguntza ematen dut
ta beti halatsu.
Zuregana joan ta
kopetean musu
lotan zure ondoan
hautatzen banauzu
zuk ere amets hobeak
izango dituzu. (bis)

M. Lujanbio:
Beste arazo bat det
jar zazu arreta:
ohea ta ametsak
dira zure meta
imajinatzen zaitut
buelta eta buelta
baino neri nork egin
kasu ta fereka
nik gau guztian ez det
lorik hartzen eta. (bis)

I. Gurrutxaga:
Gauero paseatzen
burua oso zut
lo hartzeko lan asko
igarri dizkizut
baina profesionalak
ditu truko batzuk
lo hartzen komeriak
badauzkazu gaur zuk
lotarako ipuin bat
kontatuko dizut. (bis)

M. Lujanbio:
Zuk kontatu ipuiak
neri banan-bana
hola ahots suabez
mutiko otsana.
Gero sartu ohera
zatoz neregana
gogoratu dezadan
iragan laztana
zuk bezela azala
leuna neukana. (bis)

I. Gurrutxaga:
Baina ordutik hona
pasa da denbora
oroitzapen guztiak
ekarriz gogora
zugatik jardungo naiz
behera eta gora
amona ez da baina
eginez aproba
ni izango naiz izan
ez duen iloba. (bis)

M. Lujanbio:
Nere iloba zitekeen
adinez beretsu
senar bat banuela
pentsa dezakezu
baina ez, ez det izan
hargatik naiz kexu.
Oso leku txarrean
gazte zeundeke zu
izan ez dedan dena
izan nahi badezu. (bis)