Bertsos - View details   To know more about this section

2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-03-27 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Sorozabal, Jokin
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
Andolin Eguzkitza hil berri zaigu.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Eguzkitza, Andolin

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Bere bizitzan ezagutu du
makina bat gorabehera
ta hizkuntzaren alde zebilen
beste askoren antzera.
Gure artetik urrundu zaigu
zertan goibeldu? Bai zera!
Nahiz ta Andolin urrundu zaigun
bizi da ama euskera
hortan saiatuko gera.

A. Mendiluze:
Nahi ez degula gizon haundi bat
badoa mundu hontatik;
nik ere pena hartu det eta
esan nezake zergatik:
egindakoa izan delako
ote den ziur ez dakit
baizikan egin ahal izan eta
egin ez duenagatik. (bis)

J.M. Irazu:
Ustekabean zabaldu zaio
heriotzaren atea;
zazpi hizkuntza omen zekizkin
hori da jakitatea!
Euskaldunberri santurtziarra
gure Andolin maitea
doble lastima lastima izanda
zahartu gabe joatea! (bis)

J. Sorozabal:
Hura omen zan euskaldun fina
ta hura intelektuala;
hoi jakiteko nik ez det oso
jakinduria zabala.
Gauza batekin gelditzen naiz ni
ohitura dedan bezala
intelektuala izateaz gain
langile haundi bat zala. (bis)

A. Agirre:
Bihotzekoak jota joan zen
beraren aita kuttuna
Andolini ere bide lagun motz
gertau zaio osasuna.
Nahiz eta eten bere ahotsa
eta euskaltzain jarduna
gure eskutan geratu zaigu
idatzita utzi zuna. (bis)

S. Lizaso:
Euskalgintza ta euskalzaleak
gehienak malko jario
buru ta bihotz euskaran alde
saiatu baitzen propio.
Bihotzekoak kolpetik eman
eta presaka adio...
besterentzako ona zuenak
beretzat huts egin dio. (bis)