Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Eraikuntzan egiten duzue lan. Duela minutu bat zuen lankide bat aldamiotik erori eta hantxe hil da. Haren bila etorritako anbulantziak argiak itzali ditu.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Beti gaude istu-istu
altura eta arrisku
ta berriz ere langilearen
aurpegira txistu.
Egin nahi det zenbait juzku
ia ezin det sinistu:
anbulantzia itzaldu da ta
bera ez da piztu. (bis)

I. Elortza:
Ta piztu ote liteke?
Badaukat duda dexente.
Begira daude lau segundutan
ehun ta piku jente
ta gu nola egon tente?
Ez dugu ordaintzen merke
etxebizitzak hutsak egin ta
hilobiak bete. (bis)

J. Maia:
Itzaldu dira hitz printzak
utzi ditzagun langintzak
zenbat etxe huts egin ditugun
hutsak eta hitsak!
Hauetxek dira desditxak
zein garesti etxe giltzak
eta ze gutxi balio duen
langileen bizitzak. (bis)

I. Elortza:
Bizitza joaten da di-da
betirako urrutira
ta langileok jakin ere ez
zer dugun kupida.
Nausiak etorri dira
desastrearen erdira
eta inporta balie legez
hor daude begira. (bis)

J. Maia:
Larriak hainbeste gradu
bihotzak danba dihardu
ezin degula hola jarraitu
ai nola azaldu!
Hain kontu txarra daukagu
hemen inor ez da salbu
gaurkoan bera izan da eta
bihar agian gu. (bis)

I. Elortza:
Halaxe doa denbora
ta ez da heltzen mejora
bihar agian biotako bat
hortxe datza froga;
eta joaten zulora
hurrengo zein izango da?
Bihar ordu bat pankartarekin
eta berriz gora. (bis)