Bertsos - View details   To know more about this section

1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Gaztea ez zabiltza
bide zuzenean,
gidatzen zeralako
gorputzan senean;
eta oilategia
zer zoramenean,
oiloak lo daudela
oilarra lanean! (bis)

Iturriaga:
Garai batean zana
oilarra bapoa,
orain ia ikusten da
bajatutakoa,
arrautzak izatea
ez baita nahikoa,
jarriaraztea da
egin beharrekoa. (bis)

S. Lizaso:
Zuk esan gabe hori
lehen ere banekin,
bizitzan lortua det
nahi hainbat etekin.
Oraindik moldatzen naiz
oilo gazteekin,
eta zu zer zabiltza
oilolokarekin? (bis)

Iturriaga:
Oilategia dugu
guk oiloz beteta,
oilaloka ez dabil
sekula gordeta;
nere sasoiak behar
baitu azterketa,
harekin egiten dut
lehen beroketa. (bis)

S.Lizaso:
Gazteakin ibili
zeuretzat mesede,
ikasi zazu edo
ondotikan alde!
Ta ez dezu egiten
kukurruku ere,
kapoia izateko
kandidato zaude. (bis)

Iturriaga:
Nere atributoak
ondo oraindio
ta gustora nagola
diotzut serio;
zure itxura horrekin
baina ez naiz fio,
saldatarako ere
ez duzu balio! (bis)