General search
New search ileordea": Performance type: JaialdiaRefine your search
Found results: 10169
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi lagun zarete. Alaia pelma samarra dela pentsatzen du Maialenek, beti planak proposatzen, eta Maialen beti aitzakiak bilatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Autobusa matxuratu eta gurutzatuta geratu da geltokitik oso gertu. Igor txoferra da eta Sebastian bidaiaria. Jende guztia atera da autobusetik, baina Sebastian bertan dago geldi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-16 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertsolari zarete, baina baita bi idazle ere. Liburu bana ateratzeko eskatu dizuete. Liburu bereziak. Maialenek Unairi buruzko liburua atera beharko du, eta Unaik Maialenena. Maialen bi aldiz txapeldun, pentsalaria, aitzindaria... Unai idolo bat, Zazpi eskale... Sekretuak dituzte biek, eta elkar miresten duzuen adinako inbidia diozue elkarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-06 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen herriko betiko taberna jabez aldatu da. Dena aldatu da bertan. Orain joaten zarete eta dena erdaraz dago, zerbitzariak, kartelak, musika... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat eta Aitor gazte-gaztetako lagun minak zarete eta mugimendu askotan elkarrekin militante ibiliak. AHTren aurka, gaztetxeko lanetan, errauskailuaren aurka... Duela urte batzuk banandu zineten eta ez duzue elkarren berririk izan. Beñat banatzailea da, Amazonekoa. Gaur joan zara zerbait eramatera bata besteari atxikitako etxe horietako handi eta eder batera. Tinbrea jo eta Aitor atera da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Elkarri puntuak emanda Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sahararen aldeko lanean ikusi zaitugu azken urteetan. Ez dator albiste onik hegoaldetik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bihar egingo da Plateruenean azken ekitaldia. Bermuta izango da eta kitto! Itxi egingo da. Agurtzeko hiru bertso bota behar dituzu, bakoitza sentimendu batetik. Zeuk aukeratu nondik kantatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zenbakiekin ondo moldatzen zarete biok. Matematikaria eta ingeniaria zarete. Krisian dago gure sistema, egiturazko krisi sakonean. Jonek, matematikariak, algoritmo bat asmatu du krisitik ateratzeko, baina Aitorri behin eta berriz errorea ematen dio, 404 errorea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
