General search
New search Entity: "Eusko Jaurlaritza" Name of person: Berriozabal, MaiteRefine your search
Found results: 537
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Petrolio ontzi bateko langileak zarete. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari zarete porturatzen. Etxekoak zain dituzuela ikusi duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Basozainak zarete. Zuek zaintzen dituzuen lur eremuetan, suteak izan dira berriro aurten. Nahita piztu zituztela jakin duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aimar Karrika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aimar, bazkaltzera joan zara Unairen jatetxera. Ekarritakoa ona ez zegoela eta, kexatu egin zara. Unaik arazorik gabe atera dizu beste plater bat. Bazkariko kontua ekarri dizunean, ikusi duzu bi platerak kobratu dizkizula. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Egunkarian bada / albiste ugari
Puntua: Paperean, sarean / bietan eskura
Puntua: Kontatzen digutena / egia ote da?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aimar eta Aitor, hirurogeita hamabosna urte dituzue eta aspaldiko lagunak zarete. Urtero-urtero elkarrekin joan izan zarete oporretan. Aimar, Aitorrek esan dizu oraingoan ez dela joango. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Dena ondo zihoan argia piztu den arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Dena ondo zihoan argia piztu den arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat aita eta Xabat semea zarete. Aita osasunez eskas dabilela eta bere etxera joaten zara Xabat laguntzera. Oso festa zale izan zarete beti, herritar sutsu, baina aurten ezin atera. Bata gaixo, bestea zaintzen. Usurbilgo festak dira eta etxean zaudete, telebista jarrita eta kaleko zarata entzuten da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iguaran, zuk hogei urte daramatzazu herriko emakume taldetan. Aurten sartu da taldean Oihane, eta oso pozik dago azken boladako martxoaren 8ko mobilizazioek izaten ari diren arrakastarekin. Oihanak indarrak neurtzeko esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umetako lagunak zarete eta dagoeneko 75 urte dituzue. Pentsioak eta bizimoduak nahi adinerako ematen ez dutelako, elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duzue. Gaur hasten da zuen arteko bizikidetza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
