General search
New search Access Condition: "Online" Name of person: Paya, XabiRefine your search
Found results: 653
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaia: Senar-emazteak zarete. Igor senarra eta Xabier emaztea. Zuen seme bakarrak orain gutxi aldegin du etxetik. Geroztik Xabier emaztea astero joaten da semearen etxea garbitzera eta telefonoz ere sarri hitz egiten dute. Senarrak gehiegi deritzo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaia: Anaiak zarete. Etxean euskaraz egiten duzue beti. Xabierrek neska-laguna topatu du baina ez daki euskaraz. Neska etxera datorrenean denok erdaraz egin behar izaten duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok gaur Mungiara heldu zaretenean, pintada hau ikusi duzue horma batean: “Gastos policiales para escuelas y hospitales”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Mungia ei da Europa osoan zerotik lau urtera bitarteko umerik gehien daukan herria, proportzioan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Laurotan gertatutako pasadizoa, labur-labur kontatuta. Udan belarra biltzen ibili ziren Palatarteko Txomin eta hari laguntzen Goititiko German. Halako batean, segadora horrek pot egin eban. Germanek esaten dio “Zer pasatu ba Txomin?”, eta Txominek “Ito egin da”; “Ito hemen, mendian? Han errekan izan balitz!”. Arkaitz izango da Txomin, segadora eta guzti; Xabi German, laguntzailea. Pot egiten duen unean, ea zer pasatu den.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunekin kanpin batera joan zarete. Gaua da, eta Xabi konturatu zara Uxuek ez duela lo zakua ekarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-21 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo Fidel Castrok laurogeita lau urte bete zituen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2007an, munduan zehar bidaiak egin genituen. Baina bidaiak egiteko era desberdinak daude. Zuk, Xabi, pilulak hartu dituzu eta zure bidaiaren amaierara iritsi zara. Zuk, Aitor, berriz, orain hasiko duzu bidaia. Tori pilulak Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Markinan egon zen fabrika handi bat Esperanza y Compañia izenekoa. Armak eta leherkariak egiten zituen eta ehunka familiak hortik lortzen zuten bizimodua.
1994an gaude eta zu Esperanza y Compañiako burua zara. Hainbat jende kontra duzu, entzun duelako fabrika ixtera zoazela.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, zu, herriko boutique ederrenaren jabea zara. Astero, Uxue etortzen da dendara, soineko polit bat erosten du eta hurrengo astean bueltatu egiten du. Seigarren aldia da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
