General search
New search Medium type: "Betacam" Name of person: Alberdi, UxueRefine your search
Found results: 929
2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Uxue, taberna edo jatetxe bateko zerbitzaria izango zara, eta hor dago Mañu, afaltzen, bakarrik. Kontua eskatu dizu. Kontuarekin batera mahaia jaso, eta ezpainzapian bere telefonoa utzi dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oiartzun, Hernani eta Usurbil. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-29 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, hamasei urte dituzu eta ez zaude batere gustura zure itxurarekin. Gaur goizean, jaiki zarenean, Maialen amarengana joan zara, eta operatu egin nahi duzula esan diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Uxue, duela zortzi urte Beñat aztiarengana joan zinen, etorkizunean zer gertatuko zitzaizun jakin nahian; eta dena asmatu zuenez, orain ere harengana jotzea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nola irudikatzen duzue Urepele hemendik ehun urtera? Nolakoa izango ote da? Zer izango ote da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
1. Puntua: Herri hontakoa zen / Uztapidena zena
2. Puntua: Zuek ote zarete / enborran ezpala?
3. Puntua: Egun osokoa zen / garai hartan plaza
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Bartra
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: “Dezepzioa” hitza ez dator euskal hiztegietan. Zer da zuretzat dezepzioa? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa