General search
New search Place: "Iruñeko Merindadea" Name of person: Martin, AlaiaRefine your search
Found results: 1600
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Proposed topic: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoak zarete. Semeak zuen aurka erabili ohi duen indarkeriazko jarrera dela eta, kezkatuta zaudete. Zuk, Eneko, uste duzu laguntza eskatzeko unea dela. Alaiak etxean lantzen jarraitu nahi du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Alaia, auto-saltzailea zara. Eneritz eroslea da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Irribarre konplizea egin diozue elkarri Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic:
Alaia eta Nerea bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue.
Gaur Iruñeko Alde Zaharrean jarri zarete. Goizeko seiak dira eta jendea
hurbiltzen hasi zaizue.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bateko kide zara. Gazara bidean zoaz bi
hilabete pasatzera, bertako haurrekin lan egitera.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-16 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok hilerri batean egin duzue topo. Zu, Agin, GALek eraildako ETAkide baten senidea zara; zu, Alaia, ETAk eraildako guardia zibil baten senidea.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zure atzetik oraintxe itxi da ziegako atea. Datorren asteburu arte ez zenuke berriz zabaltzerik nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa