General search
New search Century: "XXI" Name of person: Martin, AlaiaRefine your search
Found results: 1691
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Proposed topic: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra, Txapeldunaren agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umetako lagunak zarete eta dagoeneko 75 urte dituzue. Pentsioak eta bizimoduak nahi adinerako ematen ez dutelako, elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duzue. Gaur hasten da zuen arteko bizikidetza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaiak atzo gauean esan zion Egoitzi: “Bihar joango gara bizikletan ibiltzera?” Alaiak ez zuen alarma jarri, eta Egoitz goizeko bederatzietan joan zaio tinbre-joka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi lagun zarete. Alaia pelma samarra dela pentsatzen du Maialenek, beti planak proposatzen, eta Maialen beti aitzakiak bilatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Donostian oporretan zabiltzaten turistak zarete. San Tomas eguna da, eta kalean zabiltzate ikusmiran. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Supermerkatuko kutxan egiten duzue lan biok. Harrituta zaudete egun hauetan jendeak zenbat diru gastatzen duen ikusita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Etorkina zara. Orain sei urte etorri zinen Euskal Herrira. Ordutik ikusi ez duzun alaba bihar etorriko da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoek ikasketak ordaindu eta lan on bat izateko bidali zuten Alaia. Alaiak munduko lanpostu onenak probatu ostean, baserrira itzuli nahi du. Unai, aita, aurrez aurre dauka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
