General search
New search Name of person: "Iarritu, Zuriñe" Year: 2022Refine your search
Found results: 1622
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-27 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Ramuntxo Christy, Irantzu Idoate Funosas, Patxi Iriart
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldian entzuten dugu Euskal Herria ez dela salgai, alta, saltzen da. Eta kanpokoek erosten badute hemengoek saltzen dutelako da. Batzuk erosi eta urtean bizpahiru aldiz heldu dira; bestetzuk erosi eta bertan geratzen dira bizitzen. Nola jokatu behar dugu horien aitzinean? Euskal herritartu ditzakegu? Euskara ikasi behar dute? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-11 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Txapeldunaren agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Idoia bidaia luze bat egitea erabaki duzu, Latinoamerikara. Motxila hartu, eta bertatik auto-stop eginez bidaiatu nahi duzu. Luzaz ibili ondotik, bidean zoazela, Julenekin topatu zara errepidean, Julenekin eta bere furgoneta hippyarekin. Julenek nahi duzun lekura eramango zaituela erran dizu. Baina 20 kilometro egiterako hirugarren aldiz matxuratu da
furgoneta.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Duela gutxi futbolari bat sexu abusuengatik kartzelan sartu zuten. Gerora titular hau irakurri nuen nik. “La noche que arruinó la carrera de Santi Mina” [Santi Minaren ibilbidea suntsitu zuen gaua]. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa