General search
New search Name of person: Ibarzabal, Nerea Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 58
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Larunbat arratsaldea da, eta zuen semeari begira zaudete. Ispilu aurrean makilatzen ari da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama beti egon da gure artean. Bere ahotsa izan zen lehen entzun genuena. Haren berotasuna lehen babesa. Urtezurte hezi gintuen, beldurrik gabe maitatuz, isilik, tinko. Denborak ordea, bere aztarnak utzi zituen. Eta ni urrunean bizi nintzela, pixkanaka ikusi nuen nola itzaltzen zen haren argia. Azken aldietan ondoan egon nintzen, baina egun batean agur esan behar izan nion eta bihotzean kolore biziak itzaltzen sentituta itzuli nintzen eguneroko huts batera. Gaur agurra bihurtu zait otoitz eta esker oneko hitz ixil. Ez baitut bizitzan, ama baino gehiago zor diodan inor. Zer geratzen da ama joan eta gero, egunerokoan? Zertan bihurtzen da esker ona berari ezin entzunarazita? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: San Juanak bertan ditugu. Erre ez zituzten sorginen alabak, bilobak... garela aldarrikatzen dugu solstizio garai honetan. Baina, nolakoak gara gaur egungo sorginak Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iker, Goierriko enpresa nagusi baten urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-19 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete eta zuen alaba munduan zehar dabil motxila hartuta. Igor, kezkatuta zaude, eta hala adierazi diozu Nereari. Honek hala kantatu dizu: “Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biak bertsolariak zarete, bertsokideak. Nerea, zu, neska zara, eta Oihana mutila. Betidanik ezagutzen duzue elkar eta elkarrekin joan zarete bertso eskolara, gero Eskolarteko Txapelketan ibili zarete, eta zuen bertsotarako errutina guztia elkarrekin egin duzue. Azkenaldian egia da ez zaretela sarritan topatzen, baina zuk Oihana interes handiarekin irakurri duzu zer kontatu duen Nereak Kontrako eztarritik liburuan. Eta ezagutzen duzu gainera zure burua bera kontatu ditudan gauza batzuetan. Hori dela eta, berarengana jo duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-24 Mungia Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Inbidia sanoa diozu elkarri. Baina zertan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-12 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nereak gozogintzako ikastaroa egin zuen konfinamendu garaian. Orain Maialeni eramaten dizkio gozo pilo bat. Ez ditu asko maite Maialenek eta denak gorde egiten ditu. Txirrina jo dute eta badator Nerea kutxa batekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
