General search
New search Year: 2024 Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 91
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok, biharko mendi martxarako eman duzue izena. Goizaldeko bostak dira eta oraindik hor zaudete mostradore ondoan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-29 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ibai baserritarra zara eta bizitza osoa daroazu sasoi honetan txerri-boda egiten; txerria hil, gero urte osorako okela gordetzeko. Urtero gonbidatzen dituzu txerri-bodara familia, auzokoak… lana egoten delako, eta gero trukean txorizo, odoloste eta abarrak banatzen dituzu. Aurten Janirek, zure ilobak, proposatu dizu Ibai, txerria bizirik uzteko eta odoloste beganoak egiteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-22 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Asier Galarza, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagun minak zarete. Asier, urte osoan zehar oso okupatuta egon denez udan eskainiko zizula denbora esan zizun Elik. Uda heldu da eta agenda betea dauka Elik, udaleku, txango… Ez da zutaz akordatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kultur ekimen eta kontsumoen portzentajeek gorakada nabarmena eduki dutela esan dute hedabideek. Hala ere, datuak ez dira pandemia aurretik zeudenetara ailegatzen. Zuen lekutik nola ikusten duzue hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ahizpak zarete. Zuen herriko autobus geltokian “Lan gutiago eta orgasmo gehiago!” idazkia egun guziz ikusten duzue eskolara joateko tenorean. Nehoiz ez diozue kasu gehiegirik eman mezuari, baina, Maialen, gaur Haira ahizpa ttipiak galdegin dizu orgasmo hitzak zer erran nahi duen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aitor Bizkarra
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Aitor hautua egin zenuen mugikorrean Whatsappik ez instalatzeko. Maider, gaur ere Aitorrentzat diren hamarren bat mezu jaso dituzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-25 Barañain Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azken Hatortxu Rock-a da aurtengoa. Abenduko edizioa XXIX.a izanen da eta udako jaialdi berezia XXX.a. Milaka dira dispertsioaren kontra bertatik igaro diren artista, bolondres eta musikazaleak. Biak joango zarete abenduan Atarrabian eginen den jaialdira. Zu, Haira, pozik zaude; June, berriz, ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Bittor Thikoipe
[Extempore verse]Stanza name: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Tinderren match egin duzuen bi bertsolari zarete. Match egin eta mintzatzen hasi zarete baina ez normalki mintzatzen den bezala, kopletan baizik, elkarri audioak igorriz. Nola doa elkar ezagutza? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bertze garai bateko kontuak dirudien arren berriz hizpide pilotakadak eta polizien kargak. Tolosako inauterietakoan begian zauritua bada eta ikusmenaren zati bat galdu omen du; Bilbon duela urte pare bat; hemen Iruñean ere izan zen antzekoa… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa