Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Persona: Soto, JulioConcretar búsqueda
Resultados: 1407
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Arrantzan ari zarete itsaso zabalean. Bost itsas miliara arrain banku handia bat dago, baina enbata dator. Zuk, Julio, aurrera egin nahi duzu hala ere. Onintzak ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bulego batean egiten duzu lan, Aitor. Julio bulego horretako garbitzailea da, eta gauero etortzen da garbiketa egitera. Azkenaldian, goizero, opariren bat aurkitzen duzu mahaiaren gainean. Gaur, Aitor, Julio garbitzailea etorri arte geratu zara bulegoan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mitin bat entzuten ari zarete, lehen lerroan jarrita. Ezin diezue begiei zabalik eutsi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bikotea zarete, adinean aurrera samar doan bikotea, tradizionala, gauza askotan bezala sexurako ere bai. Gaur, telebistan zapping egiten ari zinetela, film erotiko batekin topo egin duzue. Juliok “Maialen, kendu hori!”; Maialenek “Julio, probatuko nuke”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Pisukideak zarete. Are gehiago, logela ere partekatzen duzue. Gaur Ikerrek neska-laguna ekarri du lo egitera. Argiak itzali berri dira.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Entzungo zenuten, noski, Euskadi Irratiak 30 urte bete ditu gaur. Zuek biok jaio gabe zeundeten hura sortu zenean, eta ni oso txikia nintzen, baina badakigu une garrantzitsua izan zela oso. Azken urteotan, ordea, beste komunikabide batzuek askoz indar handiagoa hartu dute: Facebook, Twitter, Whatsapp... Zuk, Julio, aukera horiek guztiak izan arren, egunero entzuten duzu irratia. Beñatek ez du irratiaren beharrik sentitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Medikuak greban direla, Osasunbidearen egoera, osasungintza… horrekin hasi eta ea nora jotzen duzuen.
Puntua: Zu azkena noiz joan / zinen medikura?
Puntua: Sistema pribatura / edo publikora?
Puntua: Itxaron zerrendetan / gaur ez dago giro
Puntua: Proba ein behar duzu / baina zertarako?
Puntua: Zu lasai hilko zara / arnasak itota
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
