Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: Verso improvisado Tipo de actuación : Bat-bateko bertso saio berezia Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)Concretar búsqueda
Resultados: 7
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-18 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Arana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolariak ihes egin behar izaten dio bere egoera animikoari. Egun txar bat izan dezake eta plazara kantura azaldu. Baina triste badago bere alderik alaiena erakusten saiatuko da normalean, ezta? Zure egoera animikoari ihes egin gabe, zer moduz zaude Oihana? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa