Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de actuación periódica: "Lehiaketa" Persona: Alberdi, UxueConcretar búsqueda
Resultados: 941
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bermeon betidanik esan izan da Bermeoko emakumearen presentzia eta garrantzia beti izan dela herri honen joan-etorrian itzela edo sarritan erabakigarria. Adibide bat pasatu didate, gainera, esanez, kultur arloan, turismo eta informazioan, kiroldegia, euskara dinamizatzailea, ikastola, Izaro abesbatza, Bermeoko abesbatza, Kirol Patronatua, Eusko Alkartasuna, alkatea eta Lurgintzakoak ere denak direla emakumeen esku, haiek direla kudeatzaileak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Egoera berezi baten aurrean gaude. Uxue, parketik zoaz zure txakurrarekin, paseoan; aurretik korrika dator Arkaitz, ustekabean txakurrak salto egin eta bragetan heldu dizu, eta han dago, Arkaitz geldi, txakurra geldi eta zu aldamenean tiraka.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi hauek gurasoak dira, eta aurten hasi dituzte haurrak eskolan. Hortxe joaten dira biak, bakoitza bere haurrari eskutik helduta. Ume txikiak dira eta gela barruraino laguntzen dituzte, eta atea ixten denean, pasillotik negar hotsak entzuten dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Begira zer sagar ederra. Hau omen da suge batek Ebari eman zion sagarra, hau omen da Ebak jan zuen sagarra, hau omen da Ebak Adani eman zion sagarra, baina ondo ukitu, usaindu, eta azkenean gezurrezkoa da.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Josu biloba eta Uxue aitona zarete. Argazkiei begira zaudetela, Uxue aitona fusila eskuetan duela agertu da batean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Unai, berandu esnatu zara, eta presaka abiatu zara autoz lanera. Semaforo batean geldi zeundela, Uxue kristalak garbitzen hasi zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
1. Puntua: Herri hontakoa zen / Uztapidena zena
2. Puntua: Zuek ote zarete / enborran ezpala?
3. Puntua: Egun osokoa zen / garai hartan plaza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Bartra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin bizi zarete. Uxue bejetarianoa denez, zu ere, Unai, hala egin zara, etxeko martxa hobetze aldera. Hilabete pasatu da, eta ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
