Búsqueda general
Nueva búsqueda Actuación Periódica: "Nafarroako Bertsolari Txapelketa (37. 2008)" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5563
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, Martin Zabaleta zara, eta Andoni, Pasang Temba, xerpa. Duela 44 urte Everesteko tontorra partekatu zenuten ikurrina baten inguruan, eta gaur, Otxandioko herri mendizale honetan batu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertze garai bateko kontuak dirudien arren berriz hizpide pilotakadak eta polizien kargak. Tolosako inauterietakoan begian zauritua bada eta ikusmenaren zati bat galdu omen du; Bilbon duela urte pare bat; hemen Iruñean ere izan zen antzekoa… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-15 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Albistegietan aldaketak dira aipagai: Urkullu eta Pradales, Ibarrola eta Asiron… Zuen arloan ere tokatu zaizue erreleboa eman beharra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: “Zer praktikatzen duzu?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-26 Barañain Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sarai Robles, Aitor Servier
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru belaunaldi desberdinetakoak zarete, eta zuen bertso eskoletarako deialdia egin behar duzue. Nola erakarriko zenukete zuen belaunaldia bertso eskolara? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Matematikako irakaslea haugu Andoni, eta hire ikaslea Eli. Eli, Andonik hirukoa jarri zinan azken bi ebaluazioetan, baina orain esan din Ereñotzuko errekako amuarrainak ekartzearen truke gaindituko hukeela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hedoi Etxarteri entzun diogu kosmopaletismoarena. Hau da, nazioartekotasuna lortzeko euskal erakundeei ingeles ukituko izena jartzea: Basque CulinaryCenter, Bermeo TuneFest, San Sebastian Film Festival. Jone, Andoni etorri zaizu esanez Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ere modernizatu egin behar dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Espainiako Armadako talde bat Arantzazura joan zen atzo Elizaren bedeinkazioa hartzeko. Zuek mendira zindoaztela topatu zenituzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
