Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Iraola, Rufino" Persona: Soto, JulioConcretar búsqueda
Resultados: 1437
2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Sanferminak modu desberdinetara bizitzen dira. Eta zuk oso urruti bizi dituzu; zure kartzelako ziegatik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Medikuak greban direla, Osasunbidearen egoera, osasungintza… horrekin hasi eta ea nora jotzen duzuen.
Puntua: Zu azkena noiz joan / zinen medikura?
Puntua: Sistema pribatura / edo publikora?
Puntua: Itxaron zerrendetan / gaur ez dago giro
Puntua: Proba ein behar duzu / baina zertarako?
Puntua: Zu lasai hilko zara / arnasak itota
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Sustrai Colina, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igande goiza da, eguraldi bikaina eta Julio Takonera parkera joan da paseatzera bere emazte eta haurrekin. Bertan, duela hogeita bost urte ikusten ez zuen Sustrai, garai bateko gelakidea topatu du. Sustrai beste lau gizonekin mugikor aplikazio batekin Pokemonak harrapatzen dabil. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Nafarroako euskal irratiak) [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabier Terreros Gartzia "Terre", Alazne Untxalo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola bizi duzue konfinamendua? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra [Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal "Potto", Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aratz, Gabon eskeko taldeko bateko koplaria haiz; etxerik etxe herri guztia pasatu duzue etxe bakoitzean kantatuaz, Julioren etxean izan ezik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
