Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Lasarte, Manuel" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1438
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto:
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iñakik orain dela 10 minutu bukatu du egongela garbitzen. Amaia bikotekidea etorri, eta Iñakik pasatu duen leku beretik pasatu du zapia berriro. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Zer moduz bizi zera / Larraulgo partean?
Puntua: Asteasun ez danik / zer dago Larraulen?
Puntua: Semeak koxkortu ta / aitatxo gaztea.
Puntua: Ta nola zaintzen dezu / ile jantzi hori?
Puntua: Azkenengo parranda / noiz egin zenduan?
Puntua: Azkena hau da eta / nahi dezuna bota
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean puntutan Tema propuesto: Puntutan gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Abuztuko lehen igandea da, Lekeitioko hondartzan eguzkia hartzen ari zara zure oporretan. Irlandatik etorritako turista bat zara, eta bat-batean jende multzo handi bat jarri da, bata bestearen aldamenean, esku artean kartel bana dutela. Behin betiko txanpa etxera dio kartelak. Sarek Euskal Herriko hamaika hondartzatan antolaturiko mobilizazioetako bat da. Bozgorailuetatik hizlari batek hala esan du: “Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!”. Eta toalla gainean etzanda zaudela burua martxan jarri zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
