Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de melodía: "Kontakizunezkoa" Persona: Lujanbio, MaialenConcretar búsqueda
Resultados: 4430
2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bihar egingo da Plateruenean azken ekitaldia. Bermuta izango da eta kitto! Itxi egingo da. Agurtzeko hiru bertso bota behar dituzu, bakoitza sentimendu batetik. Zeuk aukeratu nondik kantatu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Festen garaietan murgilduta gaude. Horrelakoetan ohikoak izaten dira aldarriak eta askotan horretarako sarri izaten dira pankartak. Ostiralean Sorgin Jaiek herriko plazan pankarta bat kokatu zuten ez-festen harira. Bertan zure silueta jarri zuten zure bertsoaren amaiera batekin. Zer sentitzen duzu zure aurpegia, zure esaldiak, pankartetan agertzean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Duela urte pare bat alargun gelditu zinen eta oso bolada txarra pasatu ondoren, bizitza behin bizitzen dela eta ahalik eta gehien aprobetxatu nahi zenuela erabaki zenuen. Eta bidaiatzen hasi zinen. Benidorm, Argentina, Erroma... Ahalik eta toki gehienetan egon nahi duzu. Gaur auzokide batekin topo egin duzu eta bera gaiaz hizketan hasi eta zera bota dizu: “Ederki bizi zara azkenaldian”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru etiketa eta galdera bat: emakumea, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz zorioneko edo hiru aldiz zapalduak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ahizpak zarete. Zuen herriko autobus geltokian “Lan gutiago eta orgasmo gehiago!” idazkia egun guziz ikusten duzue eskolara joateko tenorean. Nehoiz ez diozue kasu gehiegirik eman mezuari, baina, Maialen, gaur Haira ahizpa ttipiak galdegin dizu orgasmo hitzak zer erran nahi duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
