Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Bertso-Eskolak" Lugar: Amasa-VillabonaConcretar búsqueda
Resultados: 586
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-05-09 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Haurtzaroan ametsak sortu, helduaroan burutu edo behintzat saiatu, eta zahartzaroan, zer? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Enpresa bateko bi kide zarete. 61 urte bete berri dituzue eta enpresak
aurrejubilatzeko aukera eskaini dizue. Zu, Mantxi, prest zaude eskaintza
onartzeko. Maialen, ordea, ez.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin parrandan atera zarete. Goizeko ordu txikietan, hondartzara joan zarete bainu bat hartzera. Uretatik ateratakoan, ez dituzue zuen gauzak topatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Lopez Larrauri, Iban Urdangarin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iban boxeolaria eta Odei prestatzailea zarete. Iban, borrokaldi batean ari zarela, toalla bota eta erretirarazi egin zaitu Odei prestatzaileak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak eta arkitektoak zarete. Oier, langabezian zaude. Interneten bidez jakin duzu Beñat bere arkitektura estudiorako arkitekto bila dabilela. Ez dizu abisatu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Kartzelazaina zara. Eguneko lanaldia bukatuta, irribarrez zoaz etxera bidean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Esaldi honek zer pentsatua eman dit “Bizi garen munduan umeak haurtzaindegira eramaten ditugu, guraso adinduak zahar-etxera eta gero txakurra erosten dugu bakarrik sentitzen garelako”. Julio eta Agin bikotea dira, eta hiru txakur dauzkate. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ezkonberria zara eta bidaia luze bat egina duzu. Zer moduz Afrika aldean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur sorteo eguna izan da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gai jartzaileari Villabonako neska helduek galdera pasa zioten; jakin nahi zutela zertzu adin edo zenbat urte zituen Lazkao-txikik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa