Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Basabürüa" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1418
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Pantailatik jartzen zaio gaia. Bertako bideoan Inaxi Etxabe bertsolaria ageri da, pasatu berri den Gipuzkoako finalean Beñati txapela jantzi ziona. Honela dio Inaxik:
Beñat, hauxe duzu hiru bertso kantatzeko gaia. Zuk eskerrak eman zenizkien erratz batetik kantari jartzeagatik mutil lotsati hura. Nik ederki ulertu nizun. Nola uste duzu bizi nuela nik bertsolaritza? Argiago ikusteko, tori nire betaurrekoak.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Amets futbolzalea / al zera oraindik?
Puntua: Gero Anoetara / joango al zera?
Puntua: Illarra zer baratzatan / erneko ote da?
Puntua: Neguan oso larri / dabil txindurria?
Puntua: Euriak ez du bustitzen / Eibarko polbora
Puntua: Zu futbolean ibiltzen / al zinan umetan?
Puntua: Pelotari al zinen / azaldu eskua?
Puntua: Atzapar galantak ta / haragia fina.
Puntua: Destinatuta zeunden / Arantzazurako.
Puntua: Hobeto dauzkazu bai / patrikan sartuta!
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskolarteko Bertsolari txapelketa Lasarte-Orian
[Prensa]2014-03-10. Txintxarri [Aldizkaria] Ver ficha
Bertsolaritza hitzen jolasa soilik ez dela irakatsi zuen Amaia Agirrek
[Prensa]2014-07-08. [Egunkaria] Ver ficha
