Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Basque Country" Año: 2011Concretar búsqueda
Resultados: 1098
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi presoren senideak izango zarete, eta gasolindegi batean egin duzue topo. Zu, Beñat, kartzelatik bueltan zatoz, eta zu, Jon, kartzelara zoaz, bisitan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Arrantzalea izango zara, Jon. Aspaldi, gaztetan, txalupa kaira ekarri, eta festen aurretik portura etortzen zinen txosnak eta festa muntatzera. Urte askotan irudi hori ez duzu ikusi, eta aurten, festen aurretik, berriz ikusi dituzu gazteak txosna eta karpa muntatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon, atzo parrandan irten eta goizaldean bueltatu zara etxera. Atarian, zure aita, Lizaso, topatu duzu, eskaileretan eserita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Miren, beste bertsolariek euren dohain bana emango dizute zuri, eta, zuk, trukean, zure akats bat emango diezu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sanjoanetan ere egundoko ilarak egoten dira tabernetako komunetan. Kontua da Amets, zuk, kanpoan ia ordu erdi zain daramazula, eta halako batean libratu da komuna, eta barrutik bikote hau irten da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor ekonomia izango zara, eta Maialen politika. Ez dakigu beti hala izan den, baina azken bolada honetan badirudi ekonomiak politikak baino gehiago agintzen duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Gipuzkoako txapeldunaren agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikiak zarete, eta hor zabiltzate igerian, goxo-goxo, amaren sabel barruan, oraindik jaiotzeko, eta bat-batean amaitu da lasaitasuna. Amak urak hautsi ditu, atea irekitzen hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa