Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Santiago" Persona: Artetxe, MirenConcretar búsqueda
Resultados: 763
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Korrika heldu dela eta, euskara ikasten ari direnei hitza eman ohi diete hedabide anitzetan. Seguruenik irakurriko zenituzten horietako artikulu batzuk. Nik BERRIAko bat aipatu nahi nizueke. Erabilpenari buruz egunerokoan dituzten erraztasun eta zailtasunei buruz galdetuta, erantzun hauek eman ditu ikasle batek: «Badira euskaldun zaharrak denetan, baina batzuetan horma bat bada parean. Zuzentzen zaituzte, baina batzuetan blokeatzen du; beti ari zara akatsei pentsatzen... Niretzat ez da naturala euskaraz aritzea. Lotsatia naiz, batzuetan akitua naiz, eta ez dut ahalegina egiteko gogorik, eta anitzetan ez dugu ber hizkuntza. Erabiltzen ditudan hitzak ez dituzte ulertzen; erraten didate ez dela horrela erraten» «Euskaldun berriek ahaleginak egin behar ditugu, bai noski; baina euskaldun zaharrek ere bai»… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Gerrak eta maitasunak badute zerbait komunean: biak deklaratu egiten dira; ez beti baina gaur bai. Zuek baduzue zerbait elkarri deklaratzeko. Ez dakigu maitasuna edo gerra den.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarrekoa, ertainaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Mattin omentzen dugu / Xilaba honetan.
Puntua: 15 gazte heldu / direla ondotik.
Puntua: Orain nork ote dauka / irriaren giltza?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Rom kanpaleku batean bizi zirezten nerabeak zirezte, 12 urtera arte ez zinezten eskolatuak izan. Lehen astea iragan berri duzue kolegioan eta zuk Miren, eskolan segitu nahi duzu; Maddalenek, aldiz, ez du berriz itzuli nahi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hotel bateko garbitzaileak zarete. Hamar minutu dituzue gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramazue gelaz gela lanean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Zein da parrandarako / planik ederrena?
Puntua: Gauez egindakoaz / damutu goizean
Puntua: Nola pasatzen duzu / zuk biharamuna?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Asier Otamendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren ama eta Asier semea zarete. Miren, orain arte zuk zaindu duzu Asierren haurra. Gaur esan dizu zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustrai eta Miren, lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario agertu zen. Hasi da lanean eta ohartzerako behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa