Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Urola Kosta" Persona: Ibarzabal, NereaConcretar búsqueda
Resultados: 1208
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Juanak bertan ditugu. Erre ez zituzten sorginen alabak, bilobak... garela aldarrikatzen dugu solstizio garai honetan. Baina, nolakoak gara gaur egungo sorginak Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ikertzaileak zarete. Urteak daramatzazue ikerketa batean. Diru iturri falta dela-eta, egoera prekarioan ari zarete lanean. Zuk, Aitor, ikerketa bertan behera utzi nahi duzu. Zuk, Nerea, amaitu arte jarraitu nahi duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Gai orokorra: Zaballa espetxeko bertso eskola
Puntua: Zaballara iritsi / da bertso eskola
Puntua: Presoen hitza aske / izan al daiteke?
Puntua: Txapelketan ganbara / Zaballan kartzela
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdurik egon ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi honetan, Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea eta Ane, erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
