Búsqueda general
Nueva búsqueda Siglo: "XXI" Persona: Soto, JulioConcretar búsqueda
Resultados: 1459
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur San Jose eguna da, hau da, aitaren eguna. Andoni, gaur aitaren eguna dela eta, goizean, ohean egonaldia luzatzeko gogotan zaude. Igorren gaur zuhaitz eguna dugu. Juliok botinak jantzi, aitzurra eskuetan hartu, eta ohean aurrean jarri zaizu, zuhaitz eguna dela-eta zuhaitz egunera joateko gogoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-30 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakingo duzuenez, bihar amaren eguna da. Zer izan da zuentzat zuen ama? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Amaiurko gazteluko indusketa lanetan zabiltzan arkeologoa zara. Eskuila eta pintzelekin lurra kentzen ari zarela, ezpata baten silueta agertzen hasi da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-04-08 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek koadrillakoak zarete. Larunbat gauero inguruko herriren batean erromeria bada, bertan izaten zarete, zerbeza edan, dantza puska bat egin eta ahal dela ligoteo apur bat ere bai. Gaur ere irten zarete, bidean afaldu, zerbeza, dantza… Goizeko bostak dira eta Julioren kotxean etxerako bidea hartu duzue biok bakarrik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Tema propuesto: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Biriatu adibidetzat hartuta herri baten errealitatea irudikatzen saiatuko gara.
Sebastian Lizaso, eliza izanen zara. Herriko bereizgarri ederrenetakoa, baina azken urtean obratan dagoena. Julio Soto ikastola. Duela bi urte sortu arren emendaketa dela medio, lekurik gabe geratuko dena. Maialen Lujanbio igogailua. Herriko urteko akontezimendua.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, Bakea jatetxeko jabea zara (Biriatuko jatetxe dotore eta garestia). Soto onddoak biltzen ibili zara. Egun osoa pasatu duzu horretan. Bueltan, gosetuta, aurkitu duzun lehen ostatura sartu zara; hain zuzen, Bakea jatetxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-15 Iruñea Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igande goiza da, eguraldi bikaina eta Julio Takonera parkera joan da paseatzera bere emazte eta haurrekin. Bertan, duela hogeita bost urte ikusten ez zuen Sustrai, garai bateko gelakidea topatu du. Sustrai beste lau gizonekin mugikor aplikazio batekin Pokemonak harrapatzen dabil. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Nafarroako euskal irratiak) [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabier Terreros Gartzia "Terre", Alazne Untxalo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola bizi duzue konfinamendua? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
