Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Arozena, Estitxu" Persona: Martin, AlaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1602
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Numero bat emango dizut. 7.200 kilometroko distantzia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uholde arriskua dela eta, zuen etxe zaharra hustu beharrean zaude. Ez da erraza zer hartu eta zer baztertu erabakitzea, baina ordubete daukazu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-16 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek biok hilerri batean egin duzue topo. Zu, Agin, GALek eraildako ETAkide baten senidea zara; zu, Alaia, ETAk eraildako guardia zibil baten senidea.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan notizia asko begiratzen aritu naiz propio, nik ere gai batzuk proposatzeko, eta pare batek zer pentsatua eman didate. Batetik, bada gimnasten entrenatzaile bat, goi mailakoa, oso txalotua, laudatua izan dena, eta bat-batean deabru bihurtu da. Zinemaldiko aktore batek ere esaten zuen ez zegoela ohituta, urte asko daramatzala, baina lehenengo aldia dela zinemaldi batera gonbidatzen dutena eta sari bat ematen diotena eta pixka bat harrituta zegoela. Arrakasta. Arrakasta omen da helburua, arrakasta izaten da ametsa, baina hauskorra ere bada, arriskutsua zenbaitetan. Arrakasta. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa