Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: Verso improvisado Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4020
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-11 Amezketa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-09 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Manu Goiogana, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi dendari zarete. Plastikozko poltsak kobratzen hasi dira hegoaldean, uztailetik aurrera, eta Oihana hasi da kobratzen eta gainera pentsatu du biltegian dituenak amaitzean ez duela gehiago ekarriko. Xabat oraindik ez da kobratzen hasi. Lotsa edo… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio ganbarara joan zara, kutxa artean ondo gordeta Peru aurkitu duzu, gaztea zinela janzten zenuen blusa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amonaren etxean topatu nuen “Enciclopedia de la mujer” liburua. Amonak zaharkitua zegoela esan zidan. Baina, hain zaharkitua al dago? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ibon, zure etxean ez duzue bakerik azpiko apartamentua pisu turistiko moduan jarri zutenetik. Sustraik hiru egunerako alokatu berri du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Aitor Salegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
