Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: 2025 Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 96
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aner Peritz Manterola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aner eta Maider, askotan entzuten ditugun bi hitz dira berdintasuna eta parekidetasuna. Baina ez dira gauza bera, are gehiago, berdintasuna versus parekidetasuna proposatu nahi dizuet. Azaltzerik edukiko al zenigukete ze diferentzia dagoen berdintasunaren eta parekidetasunaren artean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aner Peritz Manterola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baino salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita alabak. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da Usurbil Futbol Taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, Orion ari da, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean puntutan Tema propuesto: Puntutan gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon
eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Amagoia Mujika kazetariak argitaratu zuen artikulu bat “Ondo haserretzearen artea” izenekoa. Oso erraza dela haserretzea zioen, baina oso zaila neurrian asmatzea, pertsona egokiarekin, helburu zuzenarekin… Hemen lau egoera haserretzeko modukoak eta ea neurria topatzen diozuen.
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
