Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (19. 2026)
Information
- Type de représentation
- Txapelketa
- Début date
- 2026-09-19
- Date finale
- 2026-12-20
- Extension
- Euskal Herria
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
- Website
- https://www.bertsozale.eus/eu/euskal-herriko-bertsolari-txapelketa/albisteak/irailaren-19tik-abenduaren-20ra-izango-da-euskal-herriko-bertsolari-txapelketa
Participants
- Organisateurs
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - Participants
- Gruupe de Conducteur/trices
- Juges
Description
- Oinarriak
- Txapelketaren mezua ekosistemak idatzi du. Elkarrizketak egin dira Bertsozale Elkartearen etxe atarian dabiltzan kulturgileekin, eta lan saioak Elkartea osatzen duten kideekin. Horietan guztietan eskuratutako informazioa iragazi du Bertsozale Elkarteko komunikazio batzordeak (Elkarteko sailek boluntarioz osatutako batzordeak dituzte). Iragazki horretatik ateratako ideia gakoak elkar harilkatuz osatu da mezua.
Bertsolari Txapelketak aukera ematen du plazan dauden pertsonak eta diskurtsoak elkar topatzeko, bertsolaritzak eta ikuspegiak elkarrizketan jartzeko. Oholtzan ez ezik, oholtzapean ere elkar ukitzen dute kolore desberdinetako pentsamolde eta pertsonek: izan antolakuntzan, izan entzule moduan. Hori du Txapelketak eta Elkarteak, anitzen bateragunea dela.
Txapelketak balio du elkarteko kideak batzeko eta Elkartea batzeko; eta, nola ez, Elkarteko ateak zabal-zabalik daudela gogorarazteko. Izan ere, boluntarioen lana giltzarri da, eta Elkartearen izatearen oinarrian egoteaz gain, honelako txapelketen antolakuntza moldeen mami-mamian dago. Horien guztien arteko elkarbizitza artikulatzen duena da Elkartea.
Txapelketa bada horretarako abagunea. Baina Txapelketa zurrunbiloa ere bada, eta lurrikara, eta sumendia; Bertsozale Elkartean, bertsogintzan eta euskal gizartean: ekosistema osoan egiten du oihartzuna. Txapelketa bozgoragailu handia da, hedadura handikoa eta ubera uzten duena. Transmisiorako gako da, bertsozaletzeko amu eta atxikimendurako tresna.
Kulturari argiak itzaltzen zaizkion garaiotan, bertsolaritza fokupean egoten da denbora tarte batez euskal kulturgintzan, beroen mapa horretan gori. Izan ere, kultura eta euskara ito nahi duten honetan, hitza giltza eta euskara funtsa ditugun diziplinok arnasgune eta arnasaldi izango gara. Euskara hutsean egiten den sormen espresioa baita gurea: ezin da bestela. Mapan kokatu nahi ditugu, bertsoa, kultura eta euskara ez ezik, baita Elkartearen oinarri, balio eta zehar-lerroak ere: lurraldetasuna, belaunaldiartekotasuna eta feminismoa.
Ardatz horietatik kanpora ez ezik, barrura begiratzeko heldulekuak ematen ditu bertsoak, entzuketa aktiboa eskatzen baitu. Gainera, Txapelketak momentuaren argazkia ateratzekoa aukera eskaintzen du, ingurura begiratzekoa. Jendarteak eragiten du Txapelketan, eta Txapelketak jendartean. Eta, ondorioz, gugan ere eragin dezake.
Pertsonak entzuten ditugu momentuari kantuan, bat-batean. Erantzunen beharra dagoen garaiotan, jolasaren bidez, errealitateak irudikatzen eta unean uneko galderei erantzuten diete, ikuskera ezberdinak elkarrizketan jarrita. Barrura eta ingurura begiratzeko aukera ematen du, beraz. Eta momentu hori efimeroa den arren, iltzatuta gera daiteke norberaren kartografian.
Hasi da lurrikara. Sumendiak bezala, piztear gara eta bor-borka egingo dugu, baina ez gara itzaliko. Su txikia beste lau urtez esna egongo da, iraunkorki txotxak botaz, tarteka txinpartak ateraz eta setatsu hauspotuz. Hori ere elkarrekin egingo dugu.
Estructure
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (19. 2026) Lehenengo fasea
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (19. 2026) Finalaurrekoak
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa (19. 2026) Finala
- Représenations
