Bertsos Pour savoir plus sur cette section
Critères de recherche
- Collection Bapatean: Bapatean 2001
Données: 125
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal
Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte honetako bi egun garrantzitsu, oso ospetsuak izan direnak, aipatuko dizkizuet: bata, maiatzaren hamahirua, bestea, irailaren hamaika. Biak zein baino zein esanguratsuago. Baina jakin nahi genukeena da zeinek izan ote duen eragin handiago, hauteskundeetako emaitzek, alegia, maiatzaren hamahirukoak, ala dorre bikien suntsiketak, irailaren hamaikakoak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jokin Sorozabal
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, zu, Afganistaneko gerran hango zaurituek osatzen eta hango beharrizanak asetzen biharrien dabilen pertsonie zara; ta zu, Jokin, ostera, amerikano marin bat egunero hegazkinetik bonbak botetan dabilena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mañukorta sasimediku edo kurandero bihurtu jaku, han, Jainkomendixen izadixaz kontaktun-eta egonda, ba, holako sendabelarren negozixo bat ipini dau, ta Jesukriston exitue deuke. Markiñetik jendie peregrinazinoen juten jako eta sekulako mirarixek-edo eite'ittula. Eta hemen anbulatorixo Markiñaku, ba, hutsik, inor ez da juten. Ta hau ikusitte, Jokin Sorozabal Osakidetzako inpektorie doie Mañukortana, ba, ha beitzea ia legez ondo dauken, edo sanidadie ondo beteten dauen, edo ia ze pasten dan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete: Irazu senarra eta Sorozabal emaztea. Senarrak errepide istripu larria izan du eta medikuek esan diote bere bizia gurpil-aulkian pasa beharko duela. Albiste horrek goitik behera aldatu du zuen bizitza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Isuri / Urduri / Irudi / Guri / Dirudi Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Doinu eta letra ezaguna dugu "Donostiako hiru damatxo" bertsoen doinua. Zuk bertsoak kantatu behar dituzu doinu horretan eta guk azken puntua kantatuko dugu, baina aldatuta. Azken puntu hori izango da zuretzat gaia. Honela dio orain puntuak: "Eta kriskitin, kraskitin arrosa krabelin, ezkonberritan zer moduz?" Nahi aina bertso. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Egarri / Jarri / Sarri / Elkarri Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Behingoz / Apropos / Askoz / Ados / Poz / Badatoz Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Belauniko / Nirekiko / Ibiliko / Begiko / Betiko / Nahiko / Kito / Ito Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Hutsa / Funtsa / Haruntza / Harroputza / Kamutsa / Bultza / Laguntza Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: Eskegi / Gehiegi / Ikuspegi / Zilegi / Erdi / Eri / Izerdi / Ageri / Bedi Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek aitona ta iloba zarete: aitona Xebaxtian ta Maialen bere iloba. Bi mila eta berrogeita hamargarren urtean gaude eta Maialenek ikastolan ikasi berria du hogeigarren mende bukaera eta hogeita batgarren mende hasierako historia, bainan gauza batzuk ez ditu ontsa ulertu. Ta orain aitonari galdezka ari zaio eskolan ulertu ez dituen gertakari batzuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian ohituta gaude zatiketak, bereizketak bizi izatera. Orain, berrikitan, Abertzaleen Batasunaren baitan ere horrelako hotsak entzuten dira, eta beste hainbat erakundetan. Zergatik uste duzu garela horrelakoak euskaldunok? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-06 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ezkondu ondorengo urtea izaten omen da urterik onena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Euskal Herritik kanpo dagoen euskal preso bat zara. Gaur jakin duzu zu bisitatzera zetozen bi lagun errepideko istripu batean hil direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Goikoetxea
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Arkaitz, New Yorkeko torre bixkien aurka jo behar duen hegazkinean zoaz. Ohartu zara zure egoerak ez duela bueltarik eta mobilez etxera deitzea erabaki duzu. Mirenek, bost urteko alabak, erantzun dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurtengo udan Bizkaiko herri batean, Bakion uste dut izan dala, liskarra, hondartzetan batzuek biluzik ibiltzen zirelako, eta alkateak uste det debekatu egin zuela. Hitz bitan esan da hauxe dezue gaia: Irazuri ondo deritzo bakoitzak nahi duen bezela ibiltzea hondartzetan; Sebastiani ez, ordea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badira hilabete pare bat edo Anjel Mari ezkondu zitzaigula. Hara hemen pare bat mikrofono: Batean Anjel Mari izango haiz, ezkon aurreko mutil gazte hura; ta bestean, berriz, Peñagarikano ezkonberria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen eta Oihane, biak belaunaldi bereko bertsolariak zareten arren, oso ezberdin ikusten duzue mundu hau: Oihanerentzat, bertsolaritzari glamour-a falta zaio. Esate baterako, edonola jantzita igotzen omen dira bertsolariak tabladu gainera. Maialen, berriz, ez dago ikuspegi horrekin ados. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Puntua: Gerra aurretik hil zen / Lizardi gaztea Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu; eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez, txapela eskuetan duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu; eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez, txapela eskuetan duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu; eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez, txapela eskuetan duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Enbeita
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak neska-mutil-lagunak zarete, nobioak. Igor oporretan joan da, eta oporretan egon den bitartean, Oihane beste mutil batekin ibili da. Azkenean, Oihanek erabaki du Igorri egia kontatzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo dostazu berarentzako? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-25 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Eskertza Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bilbon gazteok eta ez hain gazteok bagenuen bilgune bat: Kukutza gaztetxea. Bertan, tailerrak, antzerkia, jatekoa...danetarik zegoen. Orain dela gitxi, kale borrokako operazio baten aitzakiaz prezintatu eta itxi egin digute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona eta biloba zarete: aitona Antonio eta biloba Jexux Mari. Larunbat ilunabarra da. Aitona Antonio etxeko atarira atera da eguneko azken zigarroa piztu eta egunari agur esatera. Iloba Jexux Mari, berriz, dotore-dotore jantzi eta atarira atera da gauari ongietorria ematera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gogoratzen al dozu umetan gurasoak emondako lehenengo ipurdikoa? Gogoratzen al dozu zeuk emondako lehenengo ipurdikoa? Eta bizitzak emon al dautsu ipurdikorik? Zeri edo nori emongo zeunkuxo gustura ipurdiko bat? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa