Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Lasarte, Manuel" Nom de la personne: Soto, JulioAffiner recherche
Données: 1437
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Biriatu adibidetzat hartuta herri baten errealitatea irudikatzen saiatuko gara.
Sebastian Lizaso, eliza izanen zara. Herriko bereizgarri ederrenetakoa, baina azken urtean obratan dagoena. Julio Soto ikastola. Duela bi urte sortu arren emendaketa dela medio, lekurik gabe geratuko dena. Maialen Lujanbio igogailua. Herriko urteko akontezimendua.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, Bakea jatetxeko jabea zara (Biriatuko jatetxe dotore eta garestia). Soto onddoak biltzen ibili zara. Egun osoa pasatu duzu horretan. Bueltan, gosetuta, aurkitu duzun lehen ostatura sartu zara; hain zuzen, Bakea jatetxera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amaiurko gazteluko indusketa lanetan zabiltzan arkeologoa zara. Eskuila eta pintzelekin lurra kentzen ari zarela, ezpata baten silueta agertzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra [Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra] Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal "Potto", Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aratz, Gabon eskeko taldeko bateko koplaria haiz; etxerik etxe herri guztia pasatu duzue etxe bakoitzean kantatuaz, Julioren etxean izan ezik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, liburutegi batean lan egiten duzu. Aitor, astero zoaz liburutegi horretara liburu baten bila eta pare bat hilabete daramazu liburuen izenburuaz baliatuta Juliorekin ligatzen saiatzen. Baina konturatu zara ez duela funtzionatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jubilatuak zarete Eneritz eta Julio. Astelehenero elkartzen zarete, izan Ordizia, Lazkao edo Beasain, tokatzen den lekuan, pentsio duinak eskatzeko. Eneritz, zuri iruditzen zaizu pentsionisten aldeko kartel eta aldarrikapenez gain, ez dagoela sobera bestelako aldarrikapenak ere bertan adieraztea, izan bandera, kartel edo oihu forman. Juliori iruditzen zaio pentsionisten elkarretaratzeetan motibo horren alde bakarrik azaldu behar zenuketela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
