Recherche general
Nouvelle recherche Spécialisation: "Researcher" Place: Amasa-VillabonaAffiner recherche
Données: 586
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun zarete. Orain arte, astero, itsuen zozketan jokatzen zenuten elkarrekin. Atzoko boletoa egundoko milioi pilarekin saritua izan da. Gaur zuri, Peña, boleto hori aparte erosi duela esanaz datorkizu Sebastian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Igandero mendiz mendi ibiltzeko ilusioa besterik ez zenuen. Medikuak hori ere galerazi egin dizu. Gaur igandea da eta betiko orduan esnatu zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Maialen ikaslea zara. Nota txarrak atera dituzula eta ez duzu etxera joateko asmorik. Gaua pasatzera estalpe zahar batera joan zara, han Iñigo eskalearekin egin duzu topo. Hiruna bertso I. Manzisidor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Joanito Mitxelena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu M. Lujanbio artista famatua zaitugu. Zure kuadroa pintura erakusketa baterako eskatu zizun kultur-etxeko zuzendariak J. Mitxelenak. Astebetera Maialen erakusketara etorri zara eta zure kuadroa azpikoz gora ikusi duzu. Hiruna bertso M. Lujanbio hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aranburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Puntua: Nafarroa daukagu / orain hurbilago... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badira sei hilabete zure etxearen hipoteka ordaintzen ez duzula. Zenbait jakinarazpenen ostean, duela zenbait egun jaso zenuen behin betikoa: "Bihar goizeko hamarretan etorriko da Batzorde Judiziala zu etxetik botatzera". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Enpresa bateko bi kide zarete. 61 urte bete berri dituzue eta enpresak
aurrejubilatzeko aukera eskaini dizue. Zu, Mantxi, prest zaude eskaintza
onartzeko. Maialen, ordea, ez.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin parrandan atera zarete. Goizeko ordu txikietan, hondartzara joan zarete bainu bat hartzera. Uretatik ateratakoan, ez dituzue zuen gauzak topatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Lopez Larrauri, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iban boxeolaria eta Odei prestatzailea zarete. Iban, borrokaldi batean ari zarela, toalla bota eta erretirarazi egin zaitu Odei prestatzaileak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak eta arkitektoak zarete. Oier, langabezian zaude. Interneten bidez jakin duzu Beñat bere arkitektura estudiorako arkitekto bila dabilela. Ez dizu abisatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kartzelazaina zara. Eguneko lanaldia bukatuta, irribarrez zoaz etxera bidean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Sujet proposé: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa