Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Alkiza" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4386
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Sujet proposé:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian aspalditxotik bizi dugun gatazka honetan seme bana galdu duzue biok. Zuk, Maialen, seme iheslaria galdu zenuen; Andonik seme ertzaina. Hilerritik etxera bidean hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, Iparragirre doinuan, Maialen hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Sujet proposé: Joseba Tapiaren Real Politik albumeko Madrilgo lagunak abestia, Bitoriano Gandiagaren letra duena, kantatzen du Joseba berak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi bertsolari txapeldun dira. Lujanbio, Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Lore Jokoak bi aldiz irabazia; horietako bat juxtu duela 150 urte. Amets, Lekorneko Aña Etxegarai, (Aña debrua) duela 125 Lore Jokoak irabazia berau ere. Orain arte ez zaituztete biziki aipatu. Zer duzue elkarri eta guri errateko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ai, zuen harremana! Ezinezkoa da zuen maitasun harremana. Labana eta koilara zarete. Beti zaudete elkarren ondoan. Ondoan, baina...ondoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-03-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Bergarako Pol-pol tabernan hainbat bertsolariren kuadroak ipinita daude, bertako upeletan (Uztapide, Txirrita, Iturriaga…). Maialen da bertako jabea, eta Igor eta Jon beren argazkiak ere bertan jartzeko eskatzera joan dira. Taberna irekitzeko zain daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Manu Goiogana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Larunbat gaua da. Taberna batean, luzaroan begiradarekin jolasean aritu ondoren, Manu eta biok elkarrekin hizketan hasi zarete. Biok gero eta gusturago. Bat-batean, Manu gehixeago hurbildu eta gerritik heldu dizunean, bere zakilaren erekzioa nabaritu eta lotsatu egin zara, Manuk zurea nabarituko duelakoan Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira.... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azken boladan hainbat erakundek kaleen izenak eta futbol zelaienak aldatu dituzte. Gasteizko Udalak ere aldatu nahi ditu. Batzorde batera deitu zaituzte Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela urte pare bat alargun gelditu zinen eta oso bolada txarra pasatu ondoren, bizitza behin bizitzen dela eta ahalik eta gehien aprobetxatu nahi zenuela erabaki zenuen. Eta bidaiatzen hasi zinen. Benidorm, Argentina, Erroma... Ahalik eta toki gehienetan egon nahi duzu. Gaur auzokide batekin topo egin duzu eta bera gaiaz hizketan hasi eta zera bota dizu: “Ederki bizi zara azkenaldian”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa