Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Astigarraga" Nom de la personne: Peñagarikano, Anjel MariAffiner recherche
Données: 2599
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek biak elkarren inbiritan bizi omen dira eta momentu batez gustora egoteko aukera emango diet. Hi Andoni momentu honetan Peña izango haiz eta hi Peña, momentu honetan Egaña. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Afaltzera joan zarete eta mondejuak jatea pentsatu duzue. Kamarerak ekarri ditu mondejuak eta Peña harrituta mondejuak beltzak direla ikusita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Polizoi bi zarete. Afrikatik Europara etortzeko asmotan itsasontzi baten sartu zineten polizoi bi. Poliziak badaki itsasontzian zaudetela, baina ez dizue jaisten uzten. Berriro Afrikara joango zaretela diote. Hortxe zaudete itsasontzian eta Bilboko burrunbada guztia iristen zaizue. Marijaia, txosnak, baina zuek ezin itsasontzitik jaitsi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: (Zerbitzariek edari botilak utzi dituzte mahai gainean). Xebastian eta Iñaki Murua egiaztatzaileak dira. Zuek, Andonik eta Peñak, botilak entregatu dituzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa