Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Azpeitia" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5574
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egañak ordu luzeak ematen ditu komunean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok oporretan joanak zarea; beroa, eguzkia lihor...eta halako batean, hondartzan Jonek bizkarrean krema emoteko eskatu dautzu, Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zenbat pisatzen du egitazko penak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Preso egon zara hainbeste urtean eta gaur aterako zara kalera. Ziegako horman hiru bertso utzi dituzu idatzirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zurekin igarotako momenturik onenak eta txarrenak kontatu dizkigu Egañak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Alfontso Irigoienen paperean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zer kolore du miseriak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi pertsona erabat desberdin zarete; Mikel guztiz baikorra, gauza guztiei alde ona aurkitzeko joera duena, eta Andoni erabat ezkorra, gauza guztiak beltz eta ilun ikusten dituena. Egoera honen aurrean zaudete: basamortuan zoaztela zuen garraiobide zenuten ganbelua akabatu zaizue, eta han zaudete biok elkarri begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni ertzainak alkoholemi kontrol batean bere koinatua, Peña, gelditu du Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Estatu Batuetan ? beraz, hemen ere bai aurki? oso modan dago politikoki zuzenaren kontu hori. Hemen, diplomazia esan izan zaio onenean, eta txarrenean zurikeria, besterik gabe. Orduan, hau duk hik egin beharreko lana: nik bi gai jarriko ditiak eta hik gai bakoitzari bi bertso kantatu beharko dizkiok, bata diplomatikoa -politikoki zuzena edo zuria -, eta bestea pentsamenduak agintzen dian bezain gordina. Lehenengo gaia: Sexua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Estatu Batuetan ? beraz, hemen ere bai aurki? oso modan dago politikoki zuzenaren kontu hori. Hemen, diplomazia esan izan zaio onenean, eta txarrenean zurikeria, besterik gabe. Orduan, hau duk hik egin beharreko lana: nik bi gai jarriko ditiak eta hik gai bakoitzari bi bertso kantatu beharko dizkiok, bata diplomatikoa -politikoki zuzena edo zuria -, eta bestea pentsamenduak agintzen dian bezain gordina. Bigarren hitza: ETB Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
