Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Lapurdi Garaia" Nom de la personne: Zubeldia, IkerAffiner recherche
Données: 714
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ezagutuko duzue noski Karabeleko arbola, panpano beltz hori; Goizueta eta Aranokoak han denbora luzea egindakoak zarete, auzokoa noiz pasatuko edo autoan zeinek eramango. Iker, gaur saio honetara etortzeko, trena hartu, Karabelen jaitsi eta arbola hartan zaude, zein pasatuko zain. Inor ez da pasatzen eta jada larritzen hasita zaude. Oraintxe, aurrean gelditu zaizu Joxe, bere Land Rover Santa Ana zaharrarekin, eta sartu zara barrura. Joxe lasai doa, bere bi ahari atzean hartuta eta konbertsazioa emanez. Ez dakit ordurako iritsiko zareten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri txikietan askotan gertatzen dena gertatu da zuekin ere aurten: jaiak iritsi dira, eta Peña antolatze lanetan buru-belarri sartu da; Iker, berriz, juerga eta lo egiteko besterik ez dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Sujet proposé:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kamioi gidariak zarete, eta bost hilabete daramatzazue lanik gabe. Astero bezala, kamioia garbitzen egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabier arrantzale zaharra eta Iker berria zarete. Ikerrek oraintxe harrapatu du bere lehen arraina kanaberarekin, baina ez da uretatik ateratzeko gauza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kalean zoazela ume batzuk jolasean ikusi dituzu, elkarri tiroka ari balira bezala eskuarekin itxura egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa