Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Lezo" Nom de la personne: Goikoetxea, JosuAffiner recherche
Données: 563
2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Juan Pablo II.a beatifikatze bidean dago. Hona hemen Juan Pablo II.a, Mantxi. Imajina ezazu santu izateko zain daudenen ilara bat. Mantxik atzetik aurrera egin du ilara horretan eta lehenengo jarri da. Bigarren geratu dena Estiballes da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek zer dantza klase ezarriko zenukete hauteskunde osteko garai hauetan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mari Errauskinen bigarren bertsioa egin behar dugu. Maialen, dantzaldira joateko baimena eman dizu Hada Madrinak, baina hamabitan ez zara etxera joango, hemen jarraituko duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Krisialdia dago askoren ahotan, baserritarren ahotan, langileen ahotan, etxekoandreen ahotan, bulegarien ahotan... Hipotekak gora, prezioak gora. Zuek biok Gobernuak bidalitako bi propagandista zarete. Eta zuen egitekoa izango da hemen aurrean daukazuen jendea lasaitzea krisi berba aipatu barik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Matematikako klasean gaude orain eta ekuazio bat emango dizuet; eta zuek X eta Y zer diren esan beharko duzue. X+Y=Bakea. Zer dira X eta Y? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Un, dos, tres saioan bazen betaurreko belztun ilusionista bat. Publikotik pertsonaia bat ateratzen zuen, eta betaurreko haiek jarrita mundu guztia biluzik ikus zitekeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Imajina dezaket nolakoa den bisitarako bidea, baita bisita bera ere. Baina ezin dut imajinatu nolakoa den senide baten itzulera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jolastu liteke? Ez! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ahmed Baraudi izeneko etorkin marokoarrak idatzi du gutun bat prentsan aste honetan. Xenofobiaz kexu da. Oinarrian dio hezkuntza dela guzti honetatik aterako gaituena. Esaera arabiar batekin amaitzen du gutuna: “Ez hitz egin gaizki iluntasunaz, piztu ezazu argi bat” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun zarete. Gasteizko kaleetan paseoan zoazte. Begiak berehala joan zaizkizue erakusleiho baten erdi-erdian dagoen pegatina batera. Esbastika bat duen pegatina koloretsua dago bertan: “No falta trabajo, sobran inmigrantes” jartzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
