Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4021
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakinekoa da bertsolariok errieta askoren biktima izaten zaretela. Konta itzazu azkenaldian jaso dituzuen errieta batzuk. Eta egin baduzue, kontatzeko ere aukera duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Txaber Altube, Aitor Bizkarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maiatzaren Bata da. Txaber langile gaztea kalera irtengo zara aldarrikapenak oihukatzera. Zure aita, Aitor, animatu nahi duzu. Baina aita ez dago gogotsu, arraro dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ane Zuazubiskar
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ahizpak zarete. Gurasoen etxean bizi zarete oraindik. Gurasoek esan dizuete haien etxean bizitzen jarraitzekotan, janaria prestatzen hasi beharko duzuela. Hortaz, berandu baino lehen, Elikagunea-ko sukalde ikastaro batean eman duzue izena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pasa den astean PSNren eta Navarra Sumaren botoek eragotzi zuten Mañeruko herria eremu erdaldunetik eremu euskaldunera pasatzea. Aspaldiko eskea da mañeruarrena, eta udalak aspaldi eskea egin bazuen ere, parlamentuak ezetza eman dio.Zuek, Beñat eta Saioa Mañeruko bi herritar zarete. Uste zenuten parlamentuak errespetatuko zuela herritarren gehiengoa, baina azken horren erabakiak etsita utzi zaituzte. Eman beharreko urratsez ari zarete hizketan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-21 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Garazi Navarro Ugarteburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete eta ume jaio berri bat duzue. Kalera atera zarete lehen aldiz. Jendea hurbildu zaizue, eta pertsona batek geratu eta esan dizue: “Biotako zein da ama?”. Zuek aho batez “Biok” erantzun diozue, eta berak “Ez, ez; baina benetakoa”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 1978ko San Ferminetan gazteak zineten baina urte hartan gertatutakoa oso gertutik bizi izan zenuten. Polizia zezen plazara sartu eta sarraski bat izan zen: German Rodriguez erahila, balaz zaurituak, milaka pilota jaurtiketa... Martin Villa, orduko poliziaren arduradun eta Espainiako barne ministroa Iruñera dator berriro. Protesta ekitaldira joan zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-01 Hendaia Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maddi Anek duela bi urte argitaratu zuen Ez erran inori eleberria. Bertan, haurtzaroko sexu-abusuez ari zaigu Maddi Ane, Lide pertsonaiak bere azalean jasandakotik. Gaur, betiko kafetegiko betiko mahaian dago Maddi Ane; kafesnea alde batean eta libretatxoa bestean, Haira hurbildu zaionean. Halaxe esan dio Haira gazteak: “Iepa Maddi Ane! Ez al nauzu ezagutzen? Lide naiz!”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
