Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (18. 2021)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Bizkaia
- Hasiera data
- 2021-10-03
- Bukaera data
- 2021-12-18
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa
Ikusi 2992_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Talde antolatzailea
- Parte-hartzaileak
- Gai-jartzaile taldea
Anzorandia, Idoia Enbeita, Zihara Garatxena, Leire Iturralde, Oier Juaristi, Itxaro Larrinaga, Olatz Menika, Igor Urien, Ainhoa Vidal, Beñat - Epai-mahaia
- Epai-mahaiko idazkaria
Basterretxea, Miren Itziar
Deskribapena
- Oinarriak
Tximeletak larban lez egon bagara be, ez da izan beldarrak zintzilik
lez lotan edo geldi egon garalako. Indar barriak hartu eta ilusinoak
elikatzen egon gara, urtenbide barriak hausnartzen.
Covid luputzar honek tartetxoren bat emoten izan deuskun bakotxean
sarea apurtu, animoak puztu, eta kanpora urteten izan dogu ilusinoz eta
gogoz ganezka. Baina gure ilusinoak argia lez ibili dira izetu eta
amatau.
Tximeletak lez, krisalidatik urten eta gure hego koloretsuak zabaldu
gura doguz, eta hegaz egin arbolarik arbola, euskal kulturaren eta
bertsogintzaren lorak polinizatuz.
Aurton, igaz burutu beharreko txapelketa hau aurrera atarateko,
ilusinoz betetako bloke trinko bat ibili gara eta gabiz, gogotsu, lanean
gure Bertsozale Elkarte honetan: epaileak, gai-jartzaileak, aurkezleak,
komunikazino taldea, antolatzaile taldea, zuzendaritza taldea… bakotxa
bere arloan baina danok bat. Araba Errioxako mahats mordo zindoa eta
sendoa da gure blokea, leiak ez txingorrak kikiltzen ez dauana.
Gure asmoa eta helburua bertsolaria etxean balego lez sentiarazotea
da eta bertsozaleak ahalik eta gehien gozatu dagiala saiorik saio. Eta
baita euskera eta gure herrialdeko bertsogintza berbiztea be, beti
aurrera begira.
Azkenean lortu dogu gura genduana eta, batez be, behar genduana.
Hau, egiari zor, taldekideon ilusinoaren eta indarraren etekina izan da.
Bizkaiko bertsogintzari, hesiak kendu eta bidea zabalduz, arnasa
barria emotea da egin gura izan dogun ekarpena.
Esperantzari leiho bat zabaldu deutsagulakoan.
Krisalida urratuta
krisalida urratuta
tximeletak gidatuta
txapelketagaz barriro
gatoz eskutik helduta
tximeletak gidatuta
krisalida urratuta!
Faseak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (18. 2020) Sailkapen fasea. "Udabarria Bertsotan"
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (18. 2021) Kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (18. 2021) Finalaurrekoak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (18. 2021) Finala
- Saioak