Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Taldekako Txapelketa (3. 2022)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2022-03-25
Bukaera data
2022-05-28
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/taldekakoa
Ikusi 3051_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Arduradunak
Narbaiza, Ione
Parte-hartzaileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Agirre, Maripi
Aiartzaguena, Mikel
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Alberdi, Justo
Alcedo, Asier
Aldana, Eneko
Aldazabal, Ander
Alegria, Ane
Alonso, Beñat
Altube, Bittor
Altube, Txaber
Altuna, Ander
Altuna, Maider
Altzerreka, Iruri
Altzerreka, Maiora
Amenabar, Malen
Amillategi, Ibai
Amuriza, Miren
Anakabe, Ander
Ansotegi, Jokin
Antsotegi, Jone
Anzorandia, Idoia
Aramendi, Josune
Arano, Jon
Areitio, Alaitz
Areitio, Juan Mari
Arrate, Mikel
Arregi, Ainhoa
Arrien, Ander
Arriola, Jokin
Arriola, Kattalin
Arrizabalaga, Janire
Arrizubieta, Aitor "Toko"
Arrutia, Aitor
Arrutia, Imanol
Asenjo, Sara
Askaiturrieta, Maddi
Atxa, Amaiur
Aurrekoetxea, Iñaki
Baraiazarra, Itsaso
Barainka, Beñat
Barañano, Alain
Barandiaran, Joseba
Barrena, Lore
Barrocal, Ion
Barruetabeña, Eneko
Bartra, Oihana
Basañez, Gabi
Basagoiti, Irune
Berazategi, Peru
Bilbao, Beñat
Bilbao, Galder "Txapi"
Bilbao, Izaro
Bilbao, Joserra
Bizkarra, Aitor
Cancelo, Olaia
Castaño, Edu
Ciriero, Nekane
Cubero, Alain
De Miguel, Daniel
De Pedro, Peru
Diaz, June
Diaz, Kerman
Diaz, Oihan
Elordui, Eneko
Elorriaga, Ander
Elortegi, Ander
Enbeita, Moises
Enbeita, Onintza
Enzunza, Markel
Erkizia, Irati
Errementeria, Oier
Esteban, Aitor
Esturo, Uxue
Etxebarria Gaztelu, Leire
Etxebarria Rozas, Jon "Txontxe"
Etxebarriazarraga, Aitor
Euba, Iskander
Ezeiza, Ander
Fernandez de Martikorena, Aitor
Galarza, Asier
Galarza, Igor
Galarza, Mikel
Galletebeitia, Xabat
Garatxena, Leire
Garitagoitia, Iker
Gaztelu, Arrate
Gaztelu, Julen
Gerrikaetxebarria, Ander
Gezuraga, Koldo
Gezuraga, Patxi
Goñi, Axier
Goiriena, Mikel
Gonzalo, Inazio
Gorostiaga, Ainhoa
Gorostiaga, Oier
Gorostiaga, Urtzi
Gorriño, Antton
Gumuzio, Illart
Ibaibarriaga, Maddi
Ibarguengoitia, Erlantz
Ibarzabal, Nahia
Ibarzabal, Nerea
Igeregi, Joanes
Intxausti, Aissa
Intxausti, Unai
Irakulis, Xabier
Irazabal, Amaiur
Iturbe Epelde, Julene
Iturriaga, Unai
Iturriotz, Iñaki "Iturri"
Iza, Iñaki
Jainaga Larrinaga, Zihara
Jaio, Naroa
Katarain, Araitz
Kortabarria, German
Kortazar, Iñigo
Lago, Maialen
Lago, Peio
Lagoma, Erika
Lakarta, Tomas
Landeta, Aritz
Landeta, Josu
Larrazabal, Ibon "Larra"
Larrinaga, Jone
Lazkano, Gorka
Legarreta, Asier
Lekue, Etxahun
Loizaga, Paule Ixiar
Lopez Arantzamendi, Beñat
Magdalena, Peru
Mardaras, Kristina
Markaida, Maddalen
Markinez, Ainhoa
Martinez Beaskoetxea, Jon
Martinez, Javier "Guti"
Mendiburu, Unai
Mendoza Agirre, Garazi
Menika, Igor
Molinuevo, Andere
Molinuevo Miranda, Karlos "Errota"
Molinuevo, Peio
Muñiz, Koldo
Muniategi, Enare
Navarro Ugarteburu, Garazi
Nazabal, Malen
Ortiz, Jon
Ortuzar, Joseba
Otsoa de Zabalegi, Fernando
Pagonabarraga, Gorka
Peña, Sergio
Pereda, Jagoba
Perez, Txema
Picallo, Ana
Respaldiza, Juanjo
Retolaza, Mikel
Romero, Beñat
Ruiz, Aitor
Sainz de la Maza, Xabier
Salterain, Paulo
Sardon, Alpon
Sarriugarte, Ander
Saterain, Bittor
Sololuze, Joseba
Telleria, Haizea
Torralba, Jare
Torralba, Naroa
Uriarte Urrutia, Iker
Uribarren, Iker
Vargas, Leire
Vidal, Beñat
Vidal, Inazio
Vidal, Peru
Zenikaonandia, Hodei
Zialzeta, Jon
Ziluaga, Imanol
Zipitria, Arkaitz

Deskribapena

Oinarriak
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak. 2017an egin zen lehenengoz, 2019an ere bai, eta hirugarren edizioa izango da aurtengoa; 23 taldek eman dute izena, eta fase bitan jokatuko da txapelketa; finala, maiatzaren 28an izango da.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea ere.
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du
Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.
Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi
desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez dutenei
aukera desberdin bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gaijartzaile
berrien sorrera ere bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko
harremana sendotzea da asmoa.

Esan bezala, Taldekakoaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta, era
berean, eskualdeak aktibatu eta indartzea da.
Zehatz esateko, hurrengo taldeak dira indartu gura direnak:
-Bertso eskolak
-Talde teknikoak: gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak.
-Bertsolariak: bereziki euren burua Bizkaiko Bertsolari Txapelketatik kanpo
ikusten dutenak (hasi berriak, plazak utzita dituztenak…)
-Zaleak

Taldeen osaketa
Taldeak, gutxienez, sei lagunekoak izango dira, nahiz eta 8-10 ingurukoak
izatea gomendatzen den. Saio bakoitzean ondorengo lanak edo funtzioak
egongo dira, kanporaketa bakoitzeko:
-3 bertsolari
-1 gai-jartzaile
-1 epaile
-1 laguntzaile

Partaide gehiago ere eduki ditzakete, baina saio denetan egon beharko dute,
gutxienez, sei lagunek goian aipatutako funtzioak betetzeko.

TALDEAK
Guztira 23 taldek eman dute izena Taldekakoan (aurrekoan baino talde bi gehiago), eta ia 200 parte-hartzaile.
Parte hartzaileen perfila anitza da oso: oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak. Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da.
Gainera, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza dago (taulan, zehaztuta, herria edo eskualdea).
Hurrengoak dira Taldekakoan izena eman duten taldeak:

- Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein): Jone Antsotegi, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Maddi Ibaibarriaga, Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal, Sara Asenjo

- Azkena eta etxera (Busturialdea): Alain Cubero, Ander Elortegi, Beñat Bilbao, Imanol Ziluaga, Iñaki Aurrekoetxea, Jokin Ansotegi

- Basordako piratak (Uribe Kosta): Erlantz Ibarguengoitia, Gabi Basañez, Jagoba Pereda, Jon "Txontxe" Etxebarria, Maddalen Markaida, Peru de Pedro

- Beethovenen belarriak (Busturialdea): Ander Arrien, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga, Jon Arano, Koldo Gezuraga, Leire Garatxena

- Estropozu (Arrigorriaga): Arkaitz Zipitria, Andere Molinuevo, Iker Garitagoitia, Karlos Molinuevo, Maider Altuna, Peio Molinuevo

- Ez dakit ba! (Busturialdea): Eneko Aldana, Koldo Muñiz, Lore Barrena, Mikel Retolaza, Moises Enbeita, Onintza Enbeita

- Far westeko bertsolariak (Enkarterri-Ezkerraldea): Aitor Arrutia, Ander Ezeiza, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Imanol Arrutia, Ion Barrocal, Jon Martinez, Txema Perez

- Gerri maltxurrak (Uribe Kosta): Jare Torralba, June Diaz, Kerman Diaz, Maialen Lago, Mikel Arrate, Naroa Torralba, Oier Errementeria, Oihan Diaz, Paule Loizaga, Peio Lago, Unai Mendiburu

- Itallen (Larrabetzu): Arrate Gaztelu, Beñat Barainka, Etxahun Lekue, Iskander Euba, Joseba Ortuzar, Julen Gaztelu, Leire Etxebarria, Malen Amenabar, Maripi Agirre, Patxi Gezuraga, Peru Berazategi, Sergio Peña

- Kantakunek (Busturialdea): Asier Galarza, Ibai Amillategi, Aitor Etxebarriazarraga, Zihara Jainaga, Antton Gorriño, Inazio Gonzalo

- Koipelustriek (Durangaldea): Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarraga, Jon Zialzeta, Txaber Altube

- Kristiñanak (Durangaldea): Araitz Katarain, Irune Basagoiti, Iruri Altzerreka, Kristina Mardaras, Leire Vargas, Maiora Altzerreka, Miren Amuriza

- Laukijjek (Durangaldea): Ander Elorriaga, Ander Sarriugarte, Bittor Saterain, Erika Lagoma, Igor Galarza, Paulo Salterain, Unai Iturriaga

- Leioatik Leioara (Leioa): Alpon Sardon, Beñat Vidal, Galder Bilbao, Inazio Vidal, Jon Ortiz, Peru Vidal, Tomas Lakarta, Urtzi Gorostiaga, Xabier Sainz de la Maza

- Poto Baptist School (Lekeitio): Aissa Intxausti, Aitor Arrizubieta, Aitor Ruiz, Garazi Navarro, Xabat Galletebeitia

- Potojorri (Bilbo): Ainhoa Arregi, Ainhoa Markinez, Ana Picallo, Ander Altuna, Ander Anakabe, Axier Goñi, Edu Castaño, Enare Muniategi, Javier Martinez "Guti", Joseba Barandiaran, Mikel Aiartzaguena, Mikel Galarza

- Santutxuko Bertso Eskola (Santutxu): Fernando Otsoa, Haizea Telleria, Ibon Ajuriagojeaskoa, Iker Uribarren, Irati Erkizia, Joserra Bilbao, Julene Iturbe, Maddi Askaiturrieta, Oihana Bartra

- TAKE iT easy! (Mungia): Ainhoa Gorostiaga, Aitor Esteban, Asier Legarreta, Garazi Mendoza, Izaro Bilbao, Markel Enzunza, Mikel Goiriena, Olaia Cancelo

- TAKETa lez (Mungia): Eneko Elorduy, Ibon Larrazabal, Itxaso Baraiazarra, Jokin Arriola, Jone Larrinaga, Kattalin Arriola, Nekane Ciriero, Oier Gorostiaga

- Topera (Arratia): Amaiur Atxa, Amaiur Irazabal, Igor Menika, Illart Gumuzio, Iñaki Iturriotz, Juanjo Respaldiza, Unai Intxausti

- Tosu bizirik (Uribe Kosta): Aitor Fernandez de Martikorena, Aritz Landeta, Beñat López, Daniel de Miguel, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Joanes Igeregi, Josu Landeta

- Urruxarrak (Iurreta): Alaitz Areitio, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Lazkano, Hodei Zenikaonandia, Juan Mari Areitio, Justo Alberdi, Malen Nazabal, Naroa Jaio, Uxue Esturo, Peru Madalena

- Zornotzako Bertso Oskola (Zornotza): Alain Barañano, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria, Ane Alegria, Beñat Alonso, Beñat Romero, Iñaki Iza, Xabier Irakulis


EPAILETZA
Talde bakoitzak epaile bat edukiko du kanporaketa bakoitzean. Horrez gain, publikoaren iritzia ere kontuan hartuko da.
Beraz, saio bakoitza puntuatzeko hiru taldeetako epaileen balorazioa gehi publikoaren balorazioa hartuko dira kontuan. Saio bakoitzaren ondoren, hiru taldeetatik –edo bitik-, ze taldek egingo duen aurrera erabaki beharko dute denen artean.

GAI-JARTZAILETZA
Saio bakoitzeko gaiak hiru taldeetako gai-jartzaileen artean pentsatuko dituzte.
Aurkezle beharra kantatzen ari ez den taldeko gai-jartzaileak egingo du.

EGITURA ETA SAILKAPENA
Fase bi izango ditu Taldekakoak: kanporaketa fasea eta finalaren eguna. Kanporaketa faseko saio gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzeko talde bat pasatuko da finalera. Kanporaketa bakoitzean hiru saio labur izango dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakoitzetik talde batek egingo du aurrera.
Finalaren egunean hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Finalaurreko bakoitzean, ordean, 3 taldeek saio bakarra jokatu dute eta irabazlea sailkatuko da finalera.

ARIKETAK
Talde antolatzaileak ariketen proposamen bat garatu du, baina proposamen hutsa da. Hau da, kanporaketa bakoitzean parte hartzen duten hiru taldeen esku geratuko da ariketak adostea, hau da, hiru taldeak ados ipintzen badira, beste ariketa batzuk egiteko aukera daukate.
Ariketen proposamena:
-Hasierako agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarraren agurra (gehienez 3 minutu). Adibidez:
-8H ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
-4 oinak (bertso 1) eta azkena emanda (bertso 1); Talde bakoitzetik bat
-8t ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
-Bakarka (2 bertso); Gehienez, 10H. (gaia, objetua, hitza, kanta emanda). Talde bakoitzetik bat
-Potokumeak. Taldeko 3ren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala, beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, 8 oin (bertso 1). Gaia, objetua, hitza edo kanta emanda.
-Puntuka. Talde bakoitzetik bat. 8t. 4 bertso osatu arte (bakoitza birritan hasi).
-Amaierako agur puntuagarria. Gehienez, 10H. Talde bakoitzetik bat
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin