Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mariano Izeta (10. 2022)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Sariketa
- Hasiera data
- 2022-10-21
- Bukaera data
- 2022-10-21
- Hedadura lekua
- Nafarroa
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Baztango Udala Nafarroako Bertsozale Elkartea - Parte-hartzaileak
- Gai-jartzaile taldea
Aranburu Arriola, Ander Gartzia, Zigor "Zian" Sarasola, Alaitz - Epai-mahaia
Beltza Bengoetxea, Joseba Etxeberria, Cesar Mitxelena, Izaro Telletxea, Amaia Zelaieta, Julen - Txapelduna
Robles, Sarai
Deskribapena
- Weberako aurkezpena
HAMARGARRENEZ, IZETA GOGOAN
Ohiko gisan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute sariketa. Aurtengoa, hamargarrena izango da. Biharamunean, gainera, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa jokatuko da Elizondon bertan.
2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi.
Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiako kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.
Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.
Izeta Sariketak Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.
Faseak
- Saioak
2022-10-21 Elizondo Sariketa 18:30 2022-10-21 Erratzu Sariketa 2022-10-21 Elizondo Sariketa 21:00 - Sailkapena
- 1- Sarai Robles
2- Ekhiñe Zapiain
Bertso onena: Ekhiñe Zapiain - Txapelduna
Robles, Sarai