Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bapatean bilduma: 2013 Bapatean bilduma: 2013 Bertsolaria: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez nago seguru, baina uste dut hamasei bat urte direla Etxeratek saio hau antolatzen duela. Kasik izango ziren 250 agurretik gora, 1.800 bertsotik gora, eta ohartu naiz gehienetan errimatu dituzuela preso, senide, lagun, besarkada, muxu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Asier Illarramendi zarete. Real Madridera joateko erabakia hartu orduko gauean, zu, Beñat, Asierren bihotza zara, eta zu, Jon, Asierren poltsikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa